Esaldian aurkaritza, hots, kontrakotasuna adierazteko zer lokailu erabiltzen ditugun ikusiko dugu atal honetan. Hauek funtsean: ordea, berriz, ostera, aitzitik, bitartean, alta, alabaina, dena dela, hala ere, haatik, horratik, edozein modutan, guztiarekin ere, zernahi gisaz, nolanahi ere…
“Aurkari” hitzak berak adierazten duen gisan, lokailu hauek kontrakotasun zerbaiten berri ematen digute. Horrela, lokailu honek bi perpaus lotzen ditu diskurtsoan, bata bestearen kontra-edo jarriz:
Esaldi horietan ikusten denez, bai ordea eta bai aldiz beste juntagailu baten hurbilekoak dira esanahiaren aldetik. Izan ere, esaldi horiek honela ere esan ditzakegu:
Ikusten denez, azkeneko bi adibide horietan, baina juntagailu da, parean dauden bi perpausen arteko zubia egiten baitu. Egia da baina batzuetan lokailu ere izan daitekeela, hau da, testuingurua, eta ez perpausak, josteko erabiltzen dugula. Kontrakotasuna adierazi nahi denean, gainera, hori da hain zuzen ere euskarak duen biderik ohikoena. Baina aurkakotasuna, diskurtsoan zehar, lokailuekin ere adieraz daiteke. Eta horiek dira, honenbestez, hemen ikusi nahi ditugunak. Hortaz, esan daiteke atal honestan ikusiko ditugun lokailuek betetzen dutela baina juntagailuak perpausetan betetzen duen paper bera.
Atal honetan lokailu hauek ikusiko ditugu:
Horiek guztiak ikusiko ditugu ondoren.
Lokailu hauek guztiek, noski, ez dute denek balio bera, eta desberdintasunak daude haien artean. Izan ere, desberdinak dira, ikusiko dugun gisan, kontu hauei dagokienez bederen:
Horrela, batzuk perpaus hasieran ikusiko ditugu, baina aski arrunta da perpaus barnean agertzea, osagai baten ondoren. Adibidez, ordez, berriz, aldiz, ostera bezalakoak hasieran joan daitezke, baina joera handiagoa dute tartean joateko. Ordea, aitzitik, bitartean edo dena dela bezalakoak, maizago aurkituko ditugu hasieran.
Irakurlea konturatuko denez, bistan da lokailu hauek guztiak aditzondoetan oinarritzen direla. Pare bat adibide emango dugu:
Egia esan, ostera, gaur egun, lokailu gisa ageri da batez ere prosa modernoan, beti koma artean idatzia. Baina goiko adibidean, berriz lokailuarekin gertatzen den gisan, aditzondo hutsa da ostera. Hona hemen biak lokailu gisa emanak beste adibide batzuetan:
Hor ikusten da, argi eta garbi, berriz aditzondoa delarik “behin baino gehiagotan” esan nahi duela: Mikelek lehen egina zuen eta orain bigarren aldiz egin du (edo hirugarren, laugarren, …). Eta ostera lokailuarekin ere antzeko zerbait gertatzen da, “atzera” esan nahi du aditzondoa denean: Atzera ekarri zuen liburua. Baina aditzondo izateari utzi eta lokailu bezala lexikalizatu duenean euskarak, esanahia bestelakoa da: “Mikelek, aldiz, ez du holakorik egiten” eta “Gaur, ordea, ez du ekarri libururik”. Hori gertatzen da lokailu gehienekin: aditzondo izatetik hasi eta lokailu autonomo bihurtzen direla, esanahia aldaturik. Zenbaitetan, egia da, ez dute oinarrian aditzondorik, baizik beste zerbait: dena den esaterako, perpausa da, lexikalizatua geratu zaiguna. Zenbaitetan ez da batere erraza bereiztea mugak non dauden, hala ere.
Ondoko ataletan aztertzen dira aurkaritza adierazten duten lokailu nagusiak. Begi kolpe batez ikusteko, hemen jarri dugu lokailu nagusi hauen zerranda. Eta hemen berean ematen ditugu adibide batzuk aurkaritza adierazten duten esapide batzuena.
AURKARITZAKO LOKAILU NAGUSIAK | |
---|---|
ordea | berriz |
ostera | aldiz |
aitzitik | |
bitartean | bizkitartean |
bien bitartean | artean |
alta | |
ezperen | |
alta | alabaina |
alabadere | |
dena dela | dena den |
hala ere | hala eta guztiz ere |
haatik | hargatik |
horratik | horregatik |
barren | badarik ere |
Aurkaritzako esapideak |
Badira, izan, lokailu huts dei genitzakeen horietaz gain, beste esapide edo lokailu batzuk ere aurkaritza adierazteko erabiltzen ditugunak. Hemen segidan ematen ditugu zenbait adibide bakoitzaren inguruan.
Ikus ditzagun honako adibide hauek, lehenbiziko biak prentsatik (Herria) eta hurrengoa literaturatik hartuak:
Ikusten den gisan, hor, zernahi gisaz erabili beharrean, esaldiak ez luke zentzua gahiegi aldatuko den jarriko bagenu. Esamolde hau batez ere Iparraldeko euskalkietan erabiltzen da. Perpaus hasieran joan daiteke, anitzetan mintzagaiaren ondoren, eta perpaus amaieran ere. Bestetik, zernahi gisa ere erabiltzen da, baina aise bakanagoa da.
Hegoaldean maizago erabilia, zernahi gisaz esapidearen ingurune beretan erabiltzen ahal da:
Badu esapide honek beste bat ere aldamenean, gutxiagotan ageri dena, zernahi gisaz: nolanahi ere den. Hona hemen adibide bat:
Batez ere Mendebalean erabiltzen da esamolde hau (nekez aurkituko duzu Iparraldekoen jatorrizko idazkietan), eta aurrekoen parekoa da:
edonola adberbioari ere partikula gehituz edonola ere aurkaritza-esapidea sortzen dugu. Tradizioan ez daude adibide asko, baina egungo autoreek sarri erabiltzen dute:
ere partikula gabe ere, adibide honetan edonola adberbioak aurkaritza balioa dauka:
Hau ere maizago ikusten da Hegoaldeko idazleen artean Iparraldekoen artean baino. Dena den, ez da besteak bezainbat erabiltzen:
Hau ere ez da horrenbeste erabiltzen. Dagoen moduan edo ere-kin batera erabiltzen da (edozein moduz ere):
Esapide hau azkenekoak baino gehiagotan erabiltzen da:
lanaren aipamena nola egin...