Ordea, berriz eta ostera aurkaritza lokailuen ezaugarriak emango ditugu atal honetan.
Forma aldetik bistan da orde izenean (izenondoa ere izan daiteke) oinarritzen dela:
Bestetik, ordea eta ordean dira lokailu honek hartzen dituen bi formak, bigarrena mugatuagoa bada ere, eta lapurterara, batez ere, mugatua. Aurkaritzako lokailuen sailean gaudenez, berehala ikusten da lokailu honek bata bestaren kontra bezala jartzen dituela, kontrastean, bi perpaus edo bi testu. Bigarren perpausaren barnean joaten da gehienetan:
Kontrakotasun edo kontraste hori agerian geratzen da adibideetan: Diru asko du gizon horrek, baina kosta egiten zaio gauzak ordaintzea, lehenbiziko adibideak esan nahi duena. Bigarrena, berriz, norbaiti buruz ari da, eta norbait horrek asko erabiltzen du telefonoa lanean, baina etxean ez zaio gustatzen. Ikusten den gisan, bi adibideetan ordea lokailuaren ordez baina juntagailua erabiliko bagenu, esaldiak ez luke bere zentzua galduko. Kontraste hori markatzeko, esan bezala, bigarren perpausean ageri da arruntean, osagai baten ondoren. Osagai hori mintzagai hanpatua bezala ageri zaigu.
Baina hori esanik, aipa dezagun, tokiari dagokionez, askatasun handia erakusten duela osagai honek. Goiko adibide bera erabil dezakegu hau erakusteko:
Lehen esan dugu ezkerrean uzten duen osagai hori mintzagai hanpatua dela. Baina adibideetan ikusten denez, ez da beti mintzagaia. Hori da, hain zuzen ere, goiko adibideek erakusten dutena, nahiz bigarren esaldiko lehenbiziko osagaiaren ondotik erabiltzen dugunean, joera handia dela ezkerrean uzten duen osagai hori mintzagaitzat hartzeko. Egia da, dena den, askoz ere gutxiagotan ikusiko dugula galdegaiaren eta aditzaren artean. Bada, hala ere salbuespen bat, itxuraz bederen:
Perpaus horretan, ez da esan beharrik, galdetzaileak hartzen du galdegaiaren tokia, galdetzailea bera da galdegaia. Ikusi, hala ere, ondoko adibidea:
Badirudi hor ez dagoela debekurik, hain zuzen ere, galdetzaileen kasuan, galdetzaile horren eta aditzaren aitzinean agertzeko, beraz, galdegaiaren eta aditzaren tartean agertzeko. Hortaz, hitz batean biltzeko, esan dezagun askatasun hanbdia duela: hasieran, tartean, nahiz perpaus amaieran erabil daiteke. Egia da perpaus hasierako adibideak anitzez ere urriagoak direla (nahiz badiren adibideak tradizioan eta gaurko idazleen artean ere).
Gainerako lokailuekin gertatzen den gisan, juntagailku baten ondoan ere aurkituko dugu arazorik gabe, nahiz ez diren elkarren segidan ageri (elkarren segidako adibideren bat edo beste bada tradizioan, baina ez gaur egun), tartean osagai bat baitaramate arruntean:
Ez da baina lokailu honekin ageri den juntagailu bakarra. Beste batzuekin ere aurkituko baitugu:
Beste lokailu baten arrimuan ere erabiltzen da behin baino gehiagotan
Berriz lokailuaren oinarrian berri izenondoa dago. Izenondo honek, lexikalizaturik, “berriz” aditzondoa ematen du:
Eta berriz aditzondoa, lokailu bezala erabiliz gero, esanahia aldatzen du, eta aipatu dugun kontraste mota hori markatzeko erabiltzen dugu hiztunok. Ondoko adibide hauetan, esaterako, bi berriz horiek ikusten ahal dira:
Aurkaritzako lokailu hauek guztiak nahi hurbil da, esanahiari dagokionez, bata bestetik: ordea, aldiz, berriz, aitzitik. Zaila gertatzen da haien arteko desberdintasunak modu garbian bereiztea. Dena den, berriz eta ordea ez dira guztiz parekoak. Ikus ditzagun honako adibide hauek:
Bada desberdintasunik hor? Bada, aski azalekoa da, zalantza gabe. Lehenbizikoan badirudi hiztunak kontrastean jartzen dituela bi egoera: bigarren perpausak lehenbizikoan esandakoa ukatu bezala egiten du. Aldiz,bigarren adibidean esan liteke bigarren perpausak lehenbizikoan esandakoa osatu bezala egiten duela. Ñabardura hauek honako beste adibide honetan beharbada argiago geratzen dira. Jo dezagun adiskide batzuekin gaudela hizketan, eta horietako bat kezkatua dagoela, gaizki pasatzen, arazo larri bat duelako, eta ez duela ezer ere esaten elkarrizketan. Biharamunean norbaitek esaten digu zer gertatzen zitzaion. Holako egoera horretan nik hau erantzun diezazioket:
Baina nekez esan nezake beste honako hau, esanahi berberarekin bederen:
Ordea lokailuari buruz mintzo garenean esaten den gisan, ordea eta baina aski hurbilekoak dira elkarren artean. Baina ez dira hain hurbilekoak ordea eta berriz.
Lokailu hau arruntean perpausaren osagairen baten ondotik jartzen dugu, ez ditugu honekin hasten perpausak. Beti bezala, testuko beste perpaus bati egiten dio erreferentzia: perpaus horiek molde edo egitura antzekoa dute, eta kontrastea markatzen du, ondoko adibideetan ikusten den gisan:
Adibideetan ikusten denez, berriz lokailuaren ezkerraldean geratzen dena mintzagaia da. Horrela, baldintza perpausak, mintzagaiaren tokian ageri direnez, ez da harritzekoa baldintza perpausen ezkerrean ere ikustea lokailu hau:
Orain arte eman ditugun adibide guztietan, lokailuaren ezkerreko osagaia nahiko sinplea da. Nolanahi ere, osagai bakarra. Baina hori ez da nahitaez hola gertatzen beti, batzuetan osagai hori aski luzea izan baitaiteke:
Zuzenean aditzaren ondotik ere erabiliko dugu batzuetan, gehienetan kopulatibo aditzaren ondotik:
Aditza isiltzen duguneko adibideak ere ez dira falta:
Beste lokailu batzuen kasuen ere ikusi dugunez, lokailu hau ez dugu aurkituko galdegaiaren eta aditzaren artean, non galdegaia ez den galdetzailea bera:
Hala nola aditzondoaren inguruan ere batzuetan:
Lokailu guztietakin gertatzen den gisa, lokailu hau beste lokailu baten ondoan ere erabiltzen dugu, eta juntagailuekin ere:
Izatez, aditzondoa da “ostera”. Edo adizlagun lexikalizatua, nahi bada. Hau esan nahi dugu: mendira esatean, hitz horren azpian mendi + “beste zerbait” (-ra, kasu horretan) bereizteko gai gara. Baina ez dugu holakorik ikusten, ez erraz behintzat ostera entzutean:
Perpaus horietan bistan da ostera aditzondoa dela: “atzera itzuli zizkion”, “gibelat itzuli zizkion” esan daiteke hor. Adizlagun bai, nahi bada, baina aski lexikalizatua. Horregatik esaten diogu aditzondo. Aditzondo hau lokailu gisa erabiltzen da, batez ere mendebalean:
Perpausean hartzen duen tokiari dagokionez, oso arrunta da mintzagai hanpatuaren ondoren erabiltzea. Halaxe ageri da ikusi ditugun azkeneko bi adibide horietan ere. Baina, zati handiak izan ditzake, dena den, ezker aldean, eta batzuetan lokailu honek has dezake besterik gabe perpausa, ondoko adibideetan ikusten den gisan:
lanaren aipamena nola egin...