Aldiz eta aitzitik ere aurkaritza lokailuak dira.
Lokailu hau ere, formari dagokionez, nahiko gardena da: aldiz adizlaguna dauka oinarrian eta aldiz adizlagunaren azpian izen arrunt bat dago:
Behin bere adizlaguntasuna galdurik, ordea, eta lexikalizaturik geratu ondoren, lokailu aske bihurtu zaigu eta hitz beregain bezala dabilkigu hizkuntzan “aldi”rekin erkatuta, beste esanahi bat duela. Horregatik diogu lexikalizatuta dagoela. Lexikalizaturik geratzen diren hitzen edo esaerek alde batera utzi dute jatorria eta berez hartzen dute indarra, modu autonomoan. Hori da, hain zuzen ere, Iparraldetik abiatu eta idazleen artean hain hedaturik dagoen aldiz honekin gertatzen dena:
Adibide horietan ikusten da, kokaguneari dagokionez, beste lokailuekin bezala, arruntean baduela beti osagai bat aurretik. Eta osagai hori mintzagai hanpatua da. Jakina, osagai bat baino gehiago ere izan dezake, edo zuzenean perpausa bera lokailuarekin hasi zuzenean (azkeneko erabilera hau ez da hain arrunta, baina ez dira adibideak falta). Hori da hurrengo bi adibideetan ikus daitekeena:
Ez dira falta tradizioan ezkerreko osagai hori “hausten” duten idazleak, aldiz osagaiaren barnean sartzen dutenak, alegia:
Adibide horretan aldiz lokailua tartean ageri da, osagaia hautsiz bezala. Kutsu literario handiagoa duela esan daiteke.
Batzuetan bai edo ez, baiezko eta ezezko partikulekin erabiltzen dugu:
Adibide horietan ikusten da aditza bera ere isil daitekeela. Esan dezagun, azkenik, beste lokailu batzuekin, edo eta juntagailuarekin ere erabiltzen ahal dela:
Adibide gehiago:
Adizlaguna da forma aldetik, ikusten den gisan, -tik atzizkia daramala (“menditik” bezala). Aurkaritzako lokailua izanik, badu berezitasun bat beste lokailuekin erkatzen badugu. Anitzetan, kontrakotasun hori aurreko ezezko perpaus batekin egiten du, eta lokailu hau hasieran jartzen dugu:
Perpausaren ezezkotasun hori ez da beharrezkoa formalki hala izatea, batzuetan perpausa itxuraz bakarrik baita baiezkoa:
Bistan da hori itxuraz dela baiezkoa, formalki, baina ezezkoa da esanahiaren aldetik: “Ez dut holakorik pentsatuko” edo holako zerbait da. Konturatzen garenez, bigarren perpausa ezezkoa da, eta aurrekoari egiten dio kontra. Begira beste adibide hau ere, hemen ere ber gauza gertatzen baita:
Esan dugu perpaus hasieran ikusten dugula maiz, baina askotan ageri da, osagai baten ondotik. Osagai hori, ohi bezala, mintzagaia da:
Aurkaritzako lokailu hauek guztiak oso hurbil daude elkarren artean, esanahiari dagokionez, atal honetan eman ditugun adibideetan ikusten den gisan. Batzuetan, baina juntagailuarekin batera ikusiko dugu:
lanaren aipamena nola egin...