Ikus ditzagun beste bi aurkaritza lokailu hauen ezberdintasunak eta ezaugarriak.
Arruntean perpausaren hasieran kokatzen dugu lokailu hau (batez ere hegoaldean, eta prentsan, nabarmena da joera hori), nahiz ez den beti horrela gertatzen, adibideetan ikus daitekeenez. Esanahiaren aldetik batzuetan azalpen lokailu hutsa da, testuinguruan esandako zerbait argitu nahi duena, edo argitze bideari atea irekitzen diona, eta beste batzuetan aurkaritzakoa da, sail honetan ageri diren gainerako lokailuen pare-parekoa. Hona hemen segidan adibide batzuk:
Aski arrunta da egun bi balioekin ikustea, nahiz gehiagotan ageri den aurkaritzako balioarekin.
Adibide hauetan azalpen balioa du:
Baina beste honetan aurkaritzakoa:
Egungo euskaran ez du lekukotasunik hitz honek. Tradizioan ere, sail honetako gainerakoekin erkaturik, lekukotasun urria du. Oso gutxi erabiltzen da egun, eta aurkaritza baliokoa da:
lanaren aipamena nola egin...