Aurkaritza lokailu hauen inguruan arituko gara atal honetan. Lehenik eta behin, ordea, ikus dezagun bion jatorria zein den.
Esan dugu behin baino gehiagotan lokailuek berez, jatorriz, beste funtzio bat dutela (aditzondoak dira arruntean), eta jatorrizko funtzio hori galdurik, lexikalizatu egiten direla eta diskurtso mailako loturak egiteko erabiltzen dituela hizkuntzak. Aztertzen ari garen lokailuen atal luze honetan behin eta berriz gertatzen da hori. Ikus ditzagun oraingo hauek:
Perpaus horietan erlatibozko perpausa dugu batean eta bestean, lehenbizikoa moduzko esanahiarekin bada ere (den bezala). Baina bietan dago dena den / dena dela segida, den erlatibozko forma lehenbiziko zatian, eta bigarren zatian den lehenbiziko adibidean eta dela bigarrenean. Ez da dudarik batean perpaus erlatiboetako -(en)n atzizkia ageri dela, eta osagarrietan hain arrunta den -(e)la atzikia bigarrenean. Hor daude, esaterako, bi modu horiek perpaus arrunt gisa. Alde horretatik “datorren datorrena”, “datorren datorrela” eta holakoen parekoa da. Perpausak direla argiago ikusten da pluralean jartzen ditugunean:
Baina kontua beste hau da: dena den eta dena dela hitz segida horiek lexikalizaturik geratu dira euskaraz haien erabilera arruntenean. Eta, egia esateko, haien pluralak ere bai, batzuetan. Hori gertatzen da direnak direla segidarekin. Hona hemen adibide batzuk:
Esan gabe doa, noski, singularrean (dena den, dena dela) askoz ere gehiago erabiltzen ditugula. Batzuetan ez dira, hala ere, lokailu lexikalizatuak:
Beste batzuetan lokailua da, argi eta garbi:
Esan dezagun, azkenik, aurkaritzako balioa izan beharrean, batzuetan kontzesio kutsua ere izan dezakeela lokailu hauek. Horregatik izan dira zalantzak autoreen artean batzuetan juntagailuen artean sailkatzeko, eta beste menderagailu bezala ere. Gauza jakina da kontzesioa eta aurkaritza aski hurbil daudela batzuetan elkarren artean:
Baina, gure ustez, askoz ere hobeki sailkatuak geratzen dira esapide hauek lokailuen artean, azken batean diskurtso mailako loturak direlako, perpaus multzo bateko haria eratzea zaintzen dutenak. Ikuspuntu horretatik aurkaritza lokailu gisa ageri dira:
Adibide horretan jatorriz erlatibozko perpaus baten aztarnak erakusten dituen dena horrek aurreko perpausean esandakoa biltzen du.
Idazleen artean “dena”/“dana” batetik, eta “dela/“dala” aurkituko ditugu. Euskara batuan “den” eta “dela” aukeratu dira, eta horiek erabiltzen dira eskuarki gaur egun. Jatorriz ekialdekoak dira. Beste bi aldaerak (“dana” eta “dala”) erdialde-mendebalekoak ditugu.
Joera handia dago egungo euskaran perpaus hasieran jartzeko, bai bata bai bestea. Autore batzuek, gainera, ia-ia beti jartzen dute toki horretan, joera handia dute horretarako:
Baina hori ez da ezinbestekoa, perpausaren barnean ere erabitzen ahal baita arazorik gabe:
Edo perpaus amaieran:
Beste gainerako lokailuekin gertatzen den gisan, maiz juntagailu baten arrimuan ageri dira, arruntean “eta”ren ondoan. Eta beste batzuetan “baina”rekin ere (errazago “dena dela”rekin):
lanaren aipamena nola egin...