Erabiltzaile Tresnak


morf:5:19:4:2

hortaz

Formari dagokionez, bistan da erakuslea dela kasu instrumentalean, nahiz Euskaltzaindiak horretaz (erakuslea) eta hortaz (lokailua) bereizten dituen hiztegi batuan. Lokailu hau oso erabilia da hizkera mintzatuan, lokailu gehienekin gertatzen den gisan. Iparraldeko idazle klasiko batzuek (Chourio, Larreguy, Goyetche, Iratzeder) erabiltzen dute, eta XIX. mendetik aurrera idazle gipuzkoar batzuek ere. Gero, hedadura handiagoa hartu du, eta beste eusklkietara ere hedatu da:

  • Brunettik ez zekien zertaz ari zen emakumea, maisuaz, antzerkiaz, hiriaz edo beraz, eta, hortaz, buru-keinu batekin eskerrak emanez, bostekoa eman zion. (Heriotza La Fenicen, Donna Leon / Navarro, K.)Donna Leon
  • Hortaz, oraingo obra honetan, esan dudan bezala, filosofia ikasi eta egiazko zientziak bereganatu dituenarentzat ari naiz, eta erlijio gauzetan sinetsi arren, horiek inguratzen dituzten hitz eta alegoria ilunengatik, berorien esanguraz alderrai dabilenarentzat (Alderraien gidaria, Mose Ben Maimon / Kintana, X.)
  • Etorri zara hortaz. (Vikingoen sorterrira, Mendiguren Elizegi, X.)
  • -Traba egiten didate -aitortu zuen Angustinak, mespretxuzko doinuz, hortaz hitz egitea gogaikarri gertatzen zitzaiola adierazteko- (Tartarriarren basamortua, Dino Buzzati / Josu Zabaleta)

Adibideetan ikusten den gisan, hortaz lokailua esaldiaren hasieran ageri da, edo amaieran, edo tartean ere.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "hortaz", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3