Erabiltzaile Tresnak


morf:5:19:4:4

honenbestez, horrenbestez, hainbestez

Lokailu hau bi lemak osatzen dute:

  • batetik, erakuslearen genitibo singularra (hau –> honen; hori –> horren; hura –> haren –> hain)
  • bestetik, beste, kasu instrumentalean

Badakigu euskaraz soziatiboa eta instrumentala nahasian ageri direla batzuetan, eta hemen ere biak erabiltzen dira: honebesterekin; horrenbesterekin; hainbesterekin, hainbestenarekin… eta horien kideak direnak bertze-rekin osatuak: hunen bertzez.

Hona hemen adibide batzuk:

Adibide horiek guztiak literatura klasikoari dagozkio, baina gaur egungo idazleek ere erabiltzen dituzte lokailu hauek maizkara:

  • Zer da, honenbestez, Cervantesen nobela bat egokitzea? (Zinea eta literatura. Begiaren ajeak, Cano, H.)
  • Hasteko, euskal identitate etnokulturalak bizirik dirauen bitartean ez dago zertan etsirik eta, horrenbestez, bada itxaropenerako arrazoirik (Abertzaleak eta euskara. Edo nazio euskaldunaren gainbehera, Joxe Manuel Odriozola)
  • Garbi dago banako hitza, gaur egun biologian erabiltzen den moduan, gogorregia dela. Intuizioak diosku organismo horrek (berriro diot neure buruari adore emate aldera darabildala izendapen gehiegizko samar hori) gutxiago duela banakotik inurri batek baino, baina nabarmen gehiago inurritegi batek baino. Eta duda interesgarri batekin egiten dugu topo horrenbestez. (Formen matxinada, Jorge Wagensberg / Garzia, Juan)
  • Zer da, honenbestez, Cervantesen nobela bat egokitzea? (Zinea eta literatura. Begiaren ajeak, Cano, H.)

Tokiari dagokionez, gainerako lokailuekin gertatzen den gisan, askatasun handia dute lokailu hauek toki batean nahiz bestean agertzeko.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "honenbestez, horrenbestez, hainbestez", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3