Forma aldetik, zer galdetzailea dugu hemen, genitiboaren markak lagundurik. Zeren galdetzaile arrunt gisa erabili izan da, gehiago zeharkako galderetan:
Gaurko hizkeran ere erabiltzen da, Baztanen, adibidez, “Esker mila!” formulari erantzuteko: “Ez da zeren!”. Nahiz hori beste zerbait ere izan daitekeen. Beste hizkera doinu batekin erlatibo hutsa ere izan daiteke, zenbait (oso gutxi) adibide klasikotan ikus daitekeenez. Zeren eta horren aldaera den zerren bizi-bizirik iraun dute, batez ere Euskal Herriaren mendebalean. Baina ez hor bakarrik, Etxeberri Ziburukoak ere badu adibideren bat zerren-ekin. Gero, XX. mendetik aurrera lokailu mota hauek baztertuago gelditu ziren euskara batuarekin berriz ere eskuratu den arte. Ikus ditzagun hemen xehetasun batzuk. Nolako desberdintasuna dago ondoko bi perpaus hauen artean?:
Biak berdinak dira, baina bigarren adibidean, lehenbizikoan ez bezala, menderagailua ageri da aditzean. Hor ageri den zeren hori aztertzeko bi bide ditugu: esan dezakegu lehenbiziko adibidean juntagailua dela, baina bigarrenean bait-kin batera, menderagailua. Nolabait esateko menderagailu bikoitza izango genuke, bitan zatitua; edo, esan daiteke, bietan lokailua da, hau da, bi perpaus lotzen ditu diskurtso mailan, bigarren perpausa mendekoa bada ere. Gure ustez, bigarren ikuspuntu hau da egokiagoa. Kasu horretan, bigarren perpausaren kausazkotasuna bi tokitatik etorriko litzaioke: zeren lokailutik eta bait- menderagailutik, honek ere pisu semantiko hori baitu gainean (betiere zentzu zabalenean: kausa, azalpena, eta abar). Ken dezakegu lokailua, besterik gabe, eta perpausak ez luke ezer ere galduko:
Baina, lehenago esan bezala, lokailu horrek, agertzekotan, perpaus hasieran egon behar du:
Ez da hori gertatzen beste lokailuekin:
Beraz, zeren lokailutzat hartuko dugu, eta lokailu horrek bi perpaus lokabe lotzen ditu, edo harremanetan jartzen ditu elkarren artean; beste batzuetan menderakuntza indartzen du, eta beste batzuetan alborakuntza garbiko egiturak jartzen ditu harremanetan:
Bigarren perpausa mendekoa denean, bait- menderagailua har dezake, edo -en:
Egungo idazleek ere asko erabiltzen dute, dela menderagailuarekin, dela bera bakarrik:
Oso erabilia da eta juntagailuarekin batera. Badirudi horrela idazleak indar handiagoa eman nahi diola lokailuari:
lanaren aipamena nola egin...