Formari dagokionez, kausa edo azalpen lokailu honek ez du aparteko arazorik sortzen, izan eta ere, zein bere aldetik, egunero erabiltzen baititugu euskalduneok gure hizkeran. Lokailu gisa, oso erabilia da eta milaka adibide aurki daitezke egungo literaturan. Balio aldetik, lokailuekin gertatzen den gisan, ñabardura asko ditu, eta nekez esan daiteke nahitaez sail batekoa bakarrik dela:
Bi adibide horietako lokailua ez da, izatez, bietan berdina: lehenean badu ondoriozkotasunaren kutsua, eta bigarrenean gehiago kausazkoa edo azalpenezkoa. Zernahi gisaz, bien arteko bereizketa hori aski lausoa da.
Adibide horietan lokailua izan-ekin osatua bada ere, beste partizipio batzuekin ere erabiltzen ditugu holako itzuliak:
Ikusten denez, partizipio askorekin egin daiteke joko bera. Baina badira desberdintasun batzuek: Izan ere askoz ere erabiliagoa da, eta gainera lokailu bezala erabiltzen da batez ere. Beste kasuetan, ordea, egia da lokailu bezala erabiltzen ahal direla, baina aise maizago egitura arrunt gisan, lokailu izan gabe:
Izan ere lokailua XIX. mendetik aurrera dokumentatzen da autoreen artean, eta batez ere Hegoaldean. Iparraldean gutxiago erabili izan da, eta aurki daitezkeen adibideak ere aski ilunak dira balioari dagokionez.
Adibideek erakusten duten gisan, perpaus hasieran hartzen du tokia anitzetan, dela perpausa hasten (gehienetan gertatzen da), dela juntagailu baten ondotik: “Eta, izan ere, ez duzu pentsatu…?”. Baina mintzagaiaren ondotik ere ager daiteke, edo perpaus amaieran (aise gutxiago). Ondoko adibideetan bezala:
Batzuetan aditzaren ondotik, perpausaren gainerako osagaiak atzean uzten dituela:
lanaren aipamena nola egin...