Erabiltzaile Tresnak


morf:5:19:sak

Testu mailako loturak: lokailuak eta diskurtso markatzaile batzuk:

Gaian sakonduz

Euskarari dagokionez, lokailu eta juntagailu kontuetan, Euskaltzaindiaren Gramatika batzordeak ateratako lanak dira informazio gehien ematen dutenak, eta hemen kontsulta daitezke: Gramatika Batzordea, Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-III (Lokailuak). Liburu hau hemen ikus daiteke osorik.

Gramatika Batzordea, Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-IV (Juntagailuak) Liburua osorik ikusteko, hemen.

Lokailuen kontua EGLU-III liburuki horretan aztertu da lehenbiziko aldiz modu sistematiko batean, euskarari dagokionez. Baina han ere kanpoan geratu ziren diskurtso mailako beste lotura batzuk, aski arruntak direnak eguneroko hizkeran eta literatura idatzian: diskurtsoko markatzaileak deitu ditugu hemen.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Gaian sakonduz", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3