Euskara hizkuntza ergatiboa dela azpimarratzen dute gramatika guztiek. Eta horren froga gisa, ondoko adibideak bezalakoak erabiltzen dira:
Bi adibide horietan ageri da Jon izen sintagma. Baina lehenbiziko perpausean Jon objektu zuzena da, eta bigarrenean, aldiz, perpausaren subjektua. Harrigarria gertatzen da hori, morfologiaz aberatsa den euskara bezalako hizkuntza batean, postposizioak erabiltzen baititugu kasuak markatzeko. Baina adibide horietan Jon izen sintagmak, bi funtzio sintaktiko aski desberdin izanik ere (objektua eta subjektua) inolako markarik gabe ageri da. Areago, beste perpaus batzuetan, subjektua izanik, marka berezi bat hartzen du. Konparatu hurrengo adibide hauek:
Kasuak, ikusten denez, ez datoz bat funtzio sintaktikoekin. Fenomeno hau ez dator bat inguruko hizkuntzekin, ingelesez edo frantsesez, esaterako, kasuak eta funtzio sintaktikoak elkarrekin loturik baitaude. Eta azalpen hau eman izan da euskararen kontua azaltzeko orduan:
Beraz, bi asimetria gertatzen dira hor:
Horregatik esan ohi da euskara hizkuntza ergatiboa dela, asimetria horiek bidea irekitzen diotelako “ergatibo” deitzen diogun kasuari, inguruko hizkuntzetan gertatzen ez dena.
Gauzak, ordea, ez dira hain sinpleak, eta hemen ñabardura askoren berri eman behar da, hobeki ikusteko zertaz ari garen.
Esan dezagun, hasteko, munduko hizkuntzetan perpaus iragankorrak eta iragangaitzak ez direla horrela, euskaraz egin izan dugun gisan, bereizten. Euskaraz asko definizio zirkularra erabili izan dugu, hori egiten genuela konturatu gabe ere.
“Zer da perpaus iragankorra?”
“Laguntzaile gisa *edun (edo ukan, edo *ezan) hartzen duena”.
“Eta non erabili behar da *edun laguntzailea?”
“Perpaus iragankorretan”
Perpaus iragankorren eta iragangaitzen artean bereizteko, aditzaren argumentuei begiratu behar diegu. Hori egiten dute gramatikari eta hizkuntzalariek kontu hau azaldu nahi dutenean: argumentu kopuruari behatu, ez aditz laguntzaile motari. Ikus ditzagun ondoko bi adibide hauek:
Lehenbiziko perpausa iragangaitza da, bigarrena iragonkorra. Baina –galdetu dezakegu– hori esatea, edo aditzarena esatea ez al da gauza bera? Zeren hor egia da lehenbizikoan izan aditza ageri zaigula, eta *edun, ostera, bigarrenean. Galdera horren erantzuna hau da: kasu honetan parean doaz bi gauzak, egia da. Beraz, berdin zaigu, kasu horietan, argumentu kopuruaren nahiz laguntzaile motaren arrazoia erabiltzea perpausen izaera bereizteko. Hori, ordea, ez da beti horrela gertatzen.
Ikus ditzagun ondoko adibide hauek:
Ohart gaitezen Jon etorri da eta urak irakin du perpausak, argumentuen kopuruari begiratuz, parekoak direla: argumentu bateko perpausak dira. Baina laguntzailea desberdina dute. Batean izan, eta bestean *edun. Kasu honetan argumentuen kopurua eta laguntzaile mota ez datoz bat. Iragankortasunaren eta iragangaiztasunaren artean bereizteko, laguntzaileari egiten badiogu kasu, lehenbiziko perpausa iragankorra da, eta iragangaitza bigarrena. Eta horrela azaldu izan da euskal gramatiketan. Baina, esan bezala, perpausean ageri diren argumentu kopuruari eginez gero kasu, biak dira iragangaitzak. Irizpide hau erabiltzen da munduko hizkuntzetan perpausen izaera zehazteko, eta argumentu bera erabiliko dugu SEG gramatika honetan ere. Beraz, azkeneko bi perpaus horietan, biak dira iragangaitzak. Jakina, argumentua bakarra duten egitura hauen artean beste mota bateko bereizketa batzuk egin daitezke. Eta hori da, hain zuzen ere, gramatika honen beste atal batean, adizki predikatikoak azaltzen direnean, egiten dena, hau guztia modu xeheago batean azaltzen denean.
Orain arte adibide sinple batzuk eman ditugu euskal ergatibititatearen inguruan, eta oinarrizko azalpena: euskara ergatiboa dela esaten dugu, perpaus iragankorren objektuak eta perpaus iragangaitzen subjektuak bat egiten dutelako, aurreko adibideetan ikusten den gisan. Ergatibitate hori aditzaren morfologian ere ikus daiteke. Horretaz mintzo gara Euskararen ergatibotasun morfologikoaz izeneko atalean. Ikus ditzagun orain adibide hauek:
Lehenbiziko adibidean nik perpaus iragankor baten subjektua da. Norbaitek galde dezake: Zergatik da iragankorra, agerian argumentu bat bakarrik baldin badu? Egia da agerian argumentu bakarra dela, baina bistan da ikusi aditzak bi argumentu eskatzen dituela: norbaitek ikusten du, eta zerbait ikusten du. Euskarak, beste hizkuntza batzuek bezala, isil ditzake argumentuak (beste hizkuntza batzuek nahi eta nahi ez aipatu behar dituzte). Gainera, adibide horretan berehala ikusten da zein den isilik dagoen argumentua: zu, alegia. Beraz: lehenbiziko perpausa iragankorra da, bi argumentu dituelako, eta argumentu horietako bat, subjektuaren funtzioa betetzen duena, nik da. Eta lehen pertsonako argumentu horrek aztarna bat utzi du laguntzailean: T, alegia.
Bigarren adibideko perpausa ere iragankorra da: kasu honetan Jonek eta ni (azken hau aipatu gabe) dira argumentuak. Eta Jonek da subjektua. Hirugarren adibidean, azkenekoz, argumentu bakarra dago, ni, hain zuzen ere, eta beraz, perpausa iragangaitza da. Baina, ongi ohartuz gero, aditzeko pertsona marka horiek ere ergatibitatea erakusten digute: iragankorraren objektuak (ni) eta iragangaitzaren subjektuak (ni) marka bera islatzen dute aditzaren morfologian: N. Eta iragankorraren subjektuak (goiko kasuan nik), beste bat oso desberdina: T. Hemen ere, hasierako perpausetan ikusi dugun gisan, elkarrekin doaz iragankorraren objektua eta iragangaitzaren subjektua, eta beste alde batetik, iragankorraren subjektua. Baina aditzaren morfologiaz ari garenez, ergatibotasun morfologikoa deitzen diogu honi.
Hala ere, ohart gaitezen hau ez dela beti betetzen:
Iraganeko adizkietan, perpaus iragankorretako objektua hirugarren pertsona denean, ergatibitatea hautsi egiten da: adibide horietan ikusten denez, iragankorretako subjektuak eta iragangaitzetako subjektuak marka bera dute, bat datoz, orain arte ikusi ditugun gainerako adibideetan ez bezala. Beraz, kasu marketan ergatibitatea ikusten bada ere, morfologian ez da beti betetzen ergatibitatea, eta hautsia gelditzen da.
Beste galdera bat egin diezaiokegu geure buruari, gai hau hemen luzatuko ez badugu ere (xehetasun gehiago nahi izanez gero, ikusi Kontrola), ea euskara sintaktikoki ergatiboa den edo ez. Euskara sintaxi aldetik ere ergatiboa dela esango genuke, baldin sintaxi egituretan ere iragankorren objektuak eta iragangaitzen subjektuak propietate berak izango balituzte. Hau azaltzea erraza ez bada ere, ikus dezagun kontrol egitura hau:
Besterik esan gabe ere, badakigu hor ageri diren lau hitz horiek, egitura aldetik propietate jakin batzuk dituztela: bi perpaus daude hor, bata bestearen barnean sartua:
Badakigu ere bi perpaus horiek bakoitzak bere subjektua duela (hasi edo idatzi bezalako aditzek subjektua eskatzen baitute ezin bestean). Badakigu, gainera, perpaus nagusiko subjektuak “kontrolatzen” duela mendeko perpaseko subjektua. Hau da, erreferentzia semantiko bakarra dute bi subjektuek:
Bi norbait horiek pertsona berari dagozkio.
Jakina, idatzi bezalako aditz batekin ez da aparteko arazorik sortzen, eta zail izango litzaiguke beste interpretazio batzuetan pentsatzea. Hala ere, beste aditz bat erabiliz gero, posible litzateke beste interpretazio semantiko batzuetan pentsatzea:
Agurtu eta operatu aditzek bi argumentu dituzte: norbaitek beste norbait agurtzen du, edo operatu. Pentsa dezagun Jon eta Miren direla norbait horiek. Posible litzateke esaldi horietan, hortaz, interpretazio posible honetan pentsatzea (hor ageri den Jon horrek erreferentzia bakarra du, noski, ez gara bi Jon desberdinez ari):
Edozein euskaldunek daki, ordea, Jon hasi da Miren agurtzen entzuten badu, edo Jon hasi da Miren operatzen entzunez gero, perpaus horien interpretazio bakarra honako hau dela:
Beste hitz batzuetan esateko, “goiko” subjektuak beheko subjektua kontrolpean hartzen du, beheko subjektuak goiko subjektuaren erreferentzia bera du ezinbestean. Berdin beste hau bezalako zerbait entzuten badu ere:
Bitxia baldin bada ere, edozein euskaldunek daki zauritua dagoen haurra ari dela beste norbait operatzen, eta ez duela, kasu horretan bederen, beste norbaitek operatzen haurra. Kontrol egiturek holako interpretazioa dute.
Ikus ditzagun orain hiru adibide hauek:
Hirugarren adibidea ezinezkoa da euskaraz. Horrek erakusten du, goiko subjektuak beheko subjektuarekin egiten duela bat, izan mendeko perpausa iragankorra nahiz iragangaitza, baina ez duela bat egiten, ez duela kontrolatzen, mendeko perpausaren objektua. Beraz, sintaxi aldetik, morfologian eta kasuetan ez bezala, iragankorraren eta iragangaitzaren subjektuak geratzen dira “lotuak”, eta inoiz ere ez iragankorraren objektua eta iragangaitzaren subjektua.
Bada sintaxian beste argumentu bat ere baieztatzeko euskara ez dela ergatiboa sintaxiaren ikuspuntutik, batzuen ustez. Ikus dezagun zer gertatzen den “objektuaren genitibotzea” deitzen dugun fenomenoarekin. Begira adibide hauek:
Euskalki batzuetan arrunta da aditz izenekin (-tze) ageri den objektua genitiboan ematea, adibide horietan ikusten den gisan. Ondoko hauetan ere gauza bera:
Objektu hori perpaus iragankorreko objektua da. Baina kontura gaitezen orain, ezin dela holakorik egin perpaus iragangaitzeko subjektuarekin:
Hori da batzuek esan izan dutena. Eta egia perpaus iragangaitzeko subjektua ezin dela nolanahi genitiboan paratu, baina badira, hala ere, adibideak tradizioan:
Eta gaurko testuetan ere ez dira arrotzak egitura hauek:
Beraz, batzuen ustez iragankorretako objektua eta iragangaitzeko subjektua elkarrekin ez badoaz ere, badirudi testuek kontrakoa erakusten dutela.
Datu horiek azaltzea ez da batere kontu erraza. Batzuen ustez genitibo horiek ez dute ezer ere ezkutatzen. genitibo hutsak dira, izenaren ezkerraldean ageri direnak, eta ez subjektu genitibizatuak. Jakina, objektu zuzenarekin gertatzen ez den bezala, subjektua hasieran doa arruntean, eta zail da hor besterik gabe berezko genitiboaren (Jonen etxea) eta subjektu genitibatua (Jonen etortzea) bereiztea. Azkeneko horretan beti esan daiteke izen hutsak (etortze) hartzen duen genitiboa dela. Baina gauzak nahasiago geratzen dira beste bi esaldi hauekin:
Lehenbizikoan badugu adberbio bat genitiboaren eta aditzaren artean. Eta bestean ergatibo bat estaltzen du genitiboak.
Demagun, hala ere, genitibo arruntak direla, perpausaren ezker-ezkerrean emanak. Gerta liteke. Baina orduan kontrol egitura bat -edo holako zerbait- dagoela hor esan beharko dugu ezinbestean, bai etorri eta bai kantatu aditzek beren subjektuak behar baitituzte:
Eta hortik, bi bide ditugu, genitibotze arrunta edo, hori onartu nahi ez bada, kontrol egitura:
Ez da, zernahi gisaz, beste genitiboa arruntak (Alaiaren etxea) bezalakoa, eta bestelako azalpenak behar ditugu egitura horiek zuzen ulertzeko.
Beste egitura hauetan ere ez doaz batera iragankorretako objektua eta iragangaitzeko subjektua:
Juntadurako egitura horietan elkarrekin doaz subjektuak: lehenbiziko adibidean norbait sartu zen (iragangaitza) eta norbaitek edan zuen (iragankorra); bigarrenean norbait etxean sartu eta norbait horrek beste norbait agurtu zuen:
Noski, Peruk norbait agurtu zuen, eta beste norbait horrek Peru agurtu. Eta alderantziz ere gauza bera gertatzen da:
Etxera sartu zena, kasu honetan, ez da Peru, baizik beste norbait, Peruren ikuslea, hain zuzen. Kasu horretan ere, goiko subjektuak (iragankorra) hartzen du kontrolpean behekoa (iragangaitza).
Beste argumentu sintaktiko batzuk gehiago ekar daitezke hona (ikus Hizkuntza ergatiboa izeneko atala), baina argudiodide hauek guztiek ondorio berera eramaten gaituzte: nekez esan daiteke euskara ergatiboa dela sintaxi aldetik.
lanaren aipamena nola egin...