Perpaus bakuna aditz edo predikatu bakarraz osatua dagoela esan dugu. Hortaz, perpaus bakarra aurkituko dugu barnean. Adibidez:
Perpaus elkartua, aldiz, barnean, osagai gisa, beste perpaus bat edo gehiago d(it)uena da. Adibidez:
Bistan da perpaus honek, barnean beste bat duela:
Eta honek ere, barnean beste bat du:
Matriusken antzera jokatzen dute perpaus elkartuek: perpaus bat beste baten barnean, eta honen barnean beste bat eta hola.
Bi perpaus elkartu mota bereiziko ditugu, osagaien artean dagoen hierarkiaren arabera:
Horrenbestez:
Perpaus bakunaren osagaiak, aditzaz gainera, Determinatzaile Sintagma (edo Izen Sintagma), Postposizio Sintagma, Adjektibo Sintagma edo Adberbio Sintagma izan daitezkeela esan dugu. Perpaus elkartuan, osagai horiez gainera, perpausa ere izango da. Perpaus kategoriako osagai honek aditza beharrezko duenez gero, perpaus elkartuan aditz bat baino gehiago izango da.
Perpausak elkartzeko orduan, juntaduraz eta menderakuntzaz gainera, alborakuntza bidezko elkarketaz ere hitz egiten da. Juntadura gauzatzeko juntagailuak behar dira:
Menderakuntza gauzatzeko, berriz, menderagailuak behar ditugu:
Alborakuntza gertatzen da bi perpausak elkarren alboan ezartzen ditugunean, ez juntagailurik ez menderagailurik ezartzen ez dugula:
Juntagailurik ez izan arrean, zenbaitetan lokailuak erabiltzen dira bata bestearen segidan datozen perpausen artean zer nolako lotura semantikoa (ondorioa, aurkaritza, kausa …) dagoen aditzera emateko:
Baina lokailu hauek, berez ez dute lotura sintaktikorik gauzatzen. Askotan, gainera, juntagailu baten laguntzaz agertzen zaizkigu, honako honetan bezala:
Hala ere, alborakuntza ez dirudi juntadura eta menderakuntzaz gainera, perpaus elkarketaren hirugarren modu bat denik. EGLU III-an (11-12 orr.) iradokitzen den bezala, alborakuntza juntagailurik gabeko juntadura dela esan daiteke. Edo nahiago bada, ∅ juntagailua. Izan ere, askotan guztiz baliokide gertatzen dira juntagailudun juntadurak eta alborakuntzak (hots juntagailurik gabeko juntadurak edo ∅ juntagailudunak:
Perpaus mailan ez ezik, beheragoko osagaien barnean ere badira menpekotasunezko erlazioak eta baita juntadurazkoak ere. Oraingoan ere, menpekotasunezkoetan, osagai bat beste baten mendeko da. Juntaduran, aldiz, osagaiak elkarren pareko izan ohi dira. Adibidez:
Lehenengoan, [Andoniren] eta [lagunak] sintagmen artean nahiz [aitaren] eta [ama] sintagmen artean menpekotasun erlazioa dugu. Bigarren adibidean, aldiz, [Andoni] eta [lagunak] sintagmak elkarren kideko dira, ez bata bestearen mendeko, [aita] eta [ama] bezalaxe.
[Andoniren lagunak], lagunak bakarrik dira. Hori da sintagma horren erreferentea. [Andoni eta lagunak], aldiz, lagunak baino zerbait gehiago da. Batean lagunez ari gara, lagun horiek zein diren esaten zaigu (Andonirenak, alegia), baina lagun horietaz bakarrik ari gara. [Aitaren ama] esatea [amona] esatea bezainbat den bezala. Bestean, aldiz, lagunez gainera Andoniz ere ari gara. Hemen erreferentea, lagunak dira bai, baina baita Andoni bera ere. Eta [aita eta ama] esatea, berriz, [gurasoak] esatea bezala da.
Perpausak ere, modu berean, bi eratara elkar daitezke:
Oraingoan ere, lehenengoan predikazio nagusi bakarra dugu funtsean: ‘Josebak nobela berri bat erosi duela IRAKURRI DUT’. ‘Josebak nobela berri bat idatzi du’ delako predikazioa predikazio nagusiaren (irakurri-ren) mendekoa da.
Aldiz, bigarrengoan bi predikazio ditugu, biak maila berekoak, biak ‘garrantzi’ berekoak, nolabait esateko: ‘JOSEBAK NOBELA BERRI BAT IDATZI DU’, batetik, eta ‘(Josebaren nobela berria) IRAKURRI DUT’, bestetik. Hortaz, lehengo adibideetan dugun kontu bera dugu hemen ere.
lanaren aipamena nola egin...