Helburuzko perpausak osatzerakoan, mendeko perpauseko aditza jokatua nahiz jokatugabea izan daiteke. Atal honetan adizki jokatua duten helburu perpausak aztertuko dira. Izan ere helburu perpausak adizkera jokatugabean emateko joera handiagoa dugu, baina subjuntiboa ere erabiltzen da:
Lagun batek deitu dit, eskolako lanak egiten laguntzeko. (jokatugabea)
Lagun batek deitu dit, eskolako lanak egiten lagun diezaiodan. (subjuntiboa)