Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:10:2:2:1

Subjuntibo soilduna

Helburu perpausak osatzeko modurik ohikoena subjuntiboarena da, eta subjuntiboaren marka nagusia -eN da. Geroago beste zenbait forma ere aztertuko ditugu, -en subjuntiboari beste zerbait gaineratuz osatzen direnak, baina horiek literaturan agertzen dira gehienbat.

  • Politikariak ozen eta argi hitz egin zuen manifestazioaren amaieran, bertan ziren guztiek ongi entzun zezaten.
  • Lasterketaren erdian jatekoa eskaini zieten antolatzaileek korrikalariei, indarrak berreskura zitzaten.
  • Poliki-poliki aterako naiz elizatik, zaratarik atera ez dezadan.

Helburu perpausak ezezka ematen ditugunean ezezkoaren partikula partizipio edo aditzoinaren ondoan jartzen dugu:

  • Isil-isilik egin zuen alde zinematik, inor kontura ez zedin.
  • Bidea erakutsiko dizut, bidegurutzeetan gal ez zaitezen.

Helburuzkoak ez diren egituretan ere erabiltzen dugu subjuntiboko marka bain ahalakoetan ez da beharrezkoa ezezkoaren partikula hori partizipio edo aditzoinaren ondoan ematea. Halakoetan bi eratako egiturak sortzen ditugu:

  • Nerbioak jota bizi ez zaitezen komeni zaizu. (perpaus osagarria)

Aditz sintetikoetan ere erabiltzen dira subjuntiboko adizkiak:

  • Saia zaitezte elkar ulertzen, berriz ere sar ez zaitezten arazotan.

Subjuntiboaren marka, amaierako -eN hori, indartu egiten da zenbait euskalkitan, beste atzizki batzuk erantsiz. Bestalde, askotan perpaus horiek mintzagai edo galdegai gisa ematen ditugu, perpausaren hasieran jarrita:

  • Argi uler dezazuen gaia, berriro ere hasieratik azalduko dizuet.
  • Bideean nahasterik sor ez dadin, bidegurutzeetan xingolak jarriko ditugu bidea markatzeko.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Subjuntibo soilduna", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3