Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:10:2:2:2

Postposizioduna

Helburu perpaus jokatuak sortzerakoan postposizio askeak nahiz itsasiak erabil genitzake. Horiek aztertuko ditugu atal honetan.

-entzat

Hegoaldeko eta Iparraldeko autoreek -TZAT kasu destinatiboaren atzizkia erabili izan dute -eN menderagailua indartzeko. Larramendiren garaian, esaterako, hori omen zen erabiliena: etorri dadintzat, hartu zenezantzat, hori egitekotzat, eman geniozantzat, etab.

-eNTZAT atzizkia Iparraldean erabili izan da gehienbat baina Hegoaldean ere badira adibideak:

  • Erreusitzekotzat lagun proximoaren korrekzionean, prudentzia handirekin jokhatu behar da, probetxos bihur dezaketen zirkonstantzietan, amodiorekin eta amultsuki, agradagarri izan dadintzat (Testament çaharreco eta berrico historioa, Larreguy)
  • Ez dezaguntzat gehiago gal, bizi gaiten izpirituz (Meditazioneac, Jauretche)

Lehenengo adibidean bi helburuzko daude: -eNTZAT eta -T(Z)EKO. Bigarren adibidean egiazko helburu perpausa -eNTZAT formarekin eman da, subjuntiboko laguntzailea duen aditz baten azpian:

  • agradagarri izan dadintzat, … salbagarri bihurtzeko
  • bizi gaitezen izpirituz (gehiago ez galtzeko/ez dezagun gehiago gal)

Autore batzuek ez dituzte bereizten subjuntibo hutsa eta subjuntiboa gehi -eNTZAT atzizkia:

amoreagatik

Idazle batzuek amoreagatik erabiltzen dute -gatik postposizioaren ordez. Euskalkiaren arabera hainbat aldaera ditu forma honek: amoreagatik, amoreakgatik, amorekatik, etab. Bizkaieran amorez ere ageri da. Etxepareren garaian erabiltzen zen jada forma hau, baina ez helburuzko esanahiarekin, kausazkoarekin baizik.Erlisionea

-eN menderagailuaren helburuzko balioa indartzeko erabiltzen hasi ziren gero, -eN menderagailuaren postposizio gisa:

  • Bada, huna ni-ere non nagoen edozein laidoren jasaitera eta bozkarioz, amoreagatik kondenatua izan ez nadien (Liburu ederra, Duvoisin)

Adibide horretan ikusten denez, ez da beharrezkoa amoreagatik sujuntiboaren ondoren jartzea, zenbaitetan perpausaren hasierara ere eramaten da, perpausari bide emateko:

zeren eta arren partikulak (arren-i eta gehituta) ere perpausaren aurrealdera eramaten dira batzuetan, helburuzko ñabardura duten perpausetan:

  • arren batasun lainkozko hartaz Aitak izan lezantzat adoratzaille bat… (Pouvreau, S., Petites oeuvres basques)
  • arren eta haurrak, orotan gehienik arthatu beharrak, etziten itsu geldi… (Euskaldunac, Hiribarren, J.M.)

Adizki trinkoekin ere erabil daiteke amoreagatik partikula eta adizkiak subjuntibo zentzua hartzen du orduan:

  • Den bekhatu mortalik ttipienaren ere egitera, beldur garen amoreakgatik, hartzaz neurria betha ditekeienaz geroztik (Guero, Axular) (=beldur izan gaitezen amoreagatik)

Azkenik, helburuzko perpaus batzuek zeren partikula hartzen dute hasieran:

-en gatik

Postposizio hau subjuntibo markari erantsiz gero, helburuzko zentzua gehiago markatzen da:

  • Exenplua eman darotzuet ezen… zuek ere hala egin dezazuen gatik. (Testament berria, Haraneder, J.)

Hegoaldeko goi nafarreraren adizki hori forma mugatuan ere jasotzen da zenbait adibidetan:

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Postposizioduna", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3