Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:10:2:2:3

nahiz/arren

Helburuzko perpausetan nahiz (eta) lokailu igarlea erabiltzen da mendeko perpausaren hasieran. nahizik ere erabiltzen da batzuetan. Forma hau Iparraldeko testuetan ageri da batez ere, eta halako perpausetan aditz laguntzailea subjuntiboan joan ohi da:

arren lokailua ere erabiltzen da nahiz bezala:

  • Arren eta jin dadin.
  • Bidali zion mezua arren-eta hurbil zadin. (Miguel Garicoitz aphezaren bicitcea laburzki. Haren cusi Etcheberry aphezac., Jean Etcheberry)

Dena den, lokailu hori postposizio gisa ere ager liteke, gatik postposizio bezala, -eN menderagailuari itsatsita. Halakoetan helburuzko balioa ematen dio perpausari eta adizki jokatuekin ageri da gehienetan, jokatugabeekin oso gutxi. Hemen adibide bat:

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "nahiz/arren", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3