Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:11:3:3:1

-la -eta

-eta enklitikoa -la perpausei atxikita ematen da zenbaitetan:

  • Gaixorik nengoela eta, oheratzeko agindu zidan medikuak.
  • Urrengo egunean, Juanak bere ama ikusi bear zuala ta Basaburuko bidea artu zuan Antoni aizparekin. (Lur berri billa, Etxaniz, N.)

Perpaus horietan, ‘esan’ edo ‘pentsatu’ gisako aditz nagusi inplizitua dago:

  • Gaixorik nengoela (‘esan’) eta, oheratzeko agindu zidan medikuak.
  • Juanak bere ama ikusi behar zuela (‘esan/pentsatu’) eta, Basaburuko bidea hartu zuen.

Mendeko perpausak jasotzen duen azalpena agerian ez dagoen aditzaren subjektuari egozten zaio askotan: medikuak ‘esan’ du gaixorik nagoela, lehen adibidean, oheratzeko aginduaren azalpen gisa; eta Juanak ‘esan/pentsatu’ du ama ikusi behar zuela, Basaburuko bidea hartzeko erabakiaren azalpen moduan; uste edo aitzakia horietan oinarrituta egin dute egin dutena, alegia.

Beste bat ere izan daiteke, ordea, ‘esatearen’ subjektua:

  • Migeli txiki gelditu zitzaizkiola eta, nik jantzi beharko nituen oheko jantzi haiek, urtebete barru. (Goiko kale, Lertxundi, A.)
  • Jantziak Migeli txiki gelditu zitzaizkiola ez du esaten perpaus nagusiaren subjektuak.

Galdegai gisa ere erabiltzen da inoiz forma hau:

Galdegaia denean aditz nagusiaren aurrean joan ohi da forma hau, tartean etenik gabe. Mintzagai denean ere perpaus nagusiaren ezkerrean joan daiteke, tartean etena eginda, goiko adibideetan ikusten denez:

  • Gaixorik nengoela eta, oheratzeko agindu zidan medikuak.

Baina perpaus nagusiaren eskuinean ere eman daiteke:

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "-la -eta", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3