Kausa perpaus jokatugabeak aztertzen hasi aurretik, esan dezagun, kausazko eta helburuzko perpaus jokatugabeek antzeko forma hartzen dutela batzuetan, eta zaila izaten dela biak bereiztea. Halakoetan testuinguruak erakusten du batekoa edo bestekoa den.
Hori kontuan izanik, kausa perpaus jokatugabeetan bi forma nagusi ikusiko ditugu:
Bi postposizio horiekin eratutako kausa perpausen inguruan arituko gara atal honetan guztian.
Horrenbestez, bi forma nagusi erabiltzen dira kausazko jokatugabe gisa:
-gatik eta –arren postposiziotzat hartzen ditugunez gero, egitura hauek, kategoriari dagokionez, Postposizio Sintagmak direla esango dugu. Postposizio Sintagmaren ardatza postposizioa izango da:
Adibide horiek alderatzen baditugu, denek ere, funtsean, egitura eta adiera bertsua dute. Diferentzia bakarra da, batzuetan, lehenbiziko bietan, Postposizio Sintagmak barnean Determinatzaile Sintagma arrunta duela eta beste bietan, berriz, postposizioaren osagarria perpaus jokatugabea dela. Hortaz:
Perpaus jokatugabeak ditugunez, mendekoak dira.
Funtzioari dagokionez, perpaus hauek adjunktuak izango dira, ez osagarri, ez baitago osagarritzat era honetako perpausik hautatzen duen predikaturik.
Eta esanahiari begiratzen badiogu, berriz, kausazko adieraren eta helburuzkoaren artean mugitzen dira:
Horrenbestez, kausazko perpaus jokatugabeak osatzeko beste modu bat da hori, euskaldun gehienok kausazko jokatugabe gisa erabiltzen dugun esamoldea.
-t(z)earren eta -t(z)eagatik-en arteko parekotasuna, perpausaren balioa helburuzkoa ala kausazkoa den erabakitzeko orduan ere ikusten da. Zeren -t(z)earren-ekin ere, batzuetan, ez da jakiten helburuzko adieraren aurrean ala kausazkoaren aurrean gauden. Adibidez:
Bietara interpreta liteke perpaus hori: pentsa liteke okela ematen ziotela ardiak zain zitzan, edo ardiak zaintzearen ordain gisa. Nolanahi ere, holako zalantzak –t(z)eagatik perpausekin ere berdin-berdin gerta daitezke. Izan ere, azken batean, helburua eta kausa, oso hurbileko kontzeptuak dira eta helburua zerbaiten eragilea edo motiboa izan daiteke.
-t(z)eagatik/-t(z)earren bikotea, berez, [-burutua] da. -tu (izan)agatik/-tuarren, berriz, [+burutua]. Formari dagokionez, hori argi dago: aspektu bereizketa dago hor jokoan. Adierari erreparatzen badiogu, ordea, forma desberdin horien atzean ez da aspektu desberdintasuna gordetzen, adiera desberdintasuna baizik. Izan ere, partizipiodun bi formak, -tu (izan)agatik eta –tuarren, perpaus kontzesiboak osatzeko baliatzen ditu euskarak. -tzeagatik-en balioa, ikusi dugun bezala, kausazkoa nahiz helburuzkoa izan daiteke. -t(z)earren-en balioa, berriz, helburuzkoa da gehienbat, baina izan daiteke kausazkoa ere. Etorri [+burutua]/etortze [-burutua] gisako bereizketa horrek absolutiboaren edo ergatiboaren kasuan balio dezake, askotan neutraldu egiten bada ere:
-t(z)eagatik perpausarekin ere horixe gertatzen da: –t(z)eagatik forma ez-burutua da baina burutu balioa ere izan ohi du. Etorriagatik, etorri izanagatik, eginagatik eta holakoak, funtsean, perpaus kontzesiboetan erabiltzen dira eta etortzeagatik, egiteagatik eta abar, aldiz, kausazkoetan edo helburuzkoetan. Esan liteke aspektu marka aspektua markatzeko erabili beharrean, bestelako adiera bat markatzeko erabiltzen dela.
Ohikoa da, honako hau, kausal gisa ematea:
Honen ordaina honako honen antzekoa bada:
Norbaitek pentsa lezake, beste perpaus batzuetan bezala, hemen ere, jadanik gertatua den zerbaitegatik ari dela hiztuna eskerrak ematen eta, horrenbestez, aspektu burutua behar dela:
Baina perpaus hori ez da kausala, kontzesiboa da. Hauxe esango bagenu bezala:
Perpaus kontzesiboa taxutzea egokia izan daiteke egoera bitxi samar batean. Adibidez, eman dezagun eskerrak ematen ari denak ez zuela nahi benetan bilerara inor etortzerik. Hala ere, jendea etorri denez, hizlariak, jendetasunak hala eskatzen duelako edo, eskerrak ematera behartua ikus dezake bere burua eta eskerrak emateaz gainera, ‘baina’ bat eransten dio esker emateari. Hauxe esango balu bezala:
Egoera normalean, hala ere-ren ordez, beraz beharko genukeen:
Eskerrik asko denoi, bilera honetara etorri izanagatik edo Bilera honetara etorri bazarete ere, eskerrik asko denoi esatea ez da egoerarik normalena. Egoera normala Eskerrik asko, deitzeagatik edo Eskerrik asko denoi, bilera honetara etorri zaretelako esatea da, ez kontzesibo hori sartzea tartean.
Labur esanda, holakoetan aspektu burutua formalki markatu nahi izatea 'gramatikakeriatzat' jo liteke. Izan ere, aspektua neutralizatzetik teorian sor litekeen anbiguotasuna testuinguruak argi dezake. Honetan, adibidez:
[Hain zintzoak izateagatik] perpaus hori aspektu burutukotzat zein burutugabekotzat har liteke:
Forma berak bi balio izatea ez da miresgarria. Hori maiz gertatzen da. Hemen ere bai. Tamalez, ordea, holakoak ugaltzen ari dira azken boladan, ikus-entzunezko komunikabideetan bereziki. Hori dela eta, ustezko logika baten eraginez, aspektu bereizketa perpaus hauetara ere eraman nahiak okerra eta nahastea besterik ez dakar. –tu (izan)agatik formako perpausa ‘gordea’ dago aspalditik kontzesiboetarako. Esparru hori ezin zaio ukatu. Baina kausazko perpausetan daukagun ustezko zehaztasun eza gainditzearren beste nahaste bat sortzea ez da zilegi.
-arren postposizioarekin ere, teorian arazo bera izan beharko genuke, baina ez da sortu, oraingoz behintzat. Behar bada, -t(z)earren-ek, kausal gisa, oso erabilera mugatua duelako izan liteke. Horregatik, ez zaigu bururatzen perpaus hau kausazkoa izan daitekeenik, ezta kontzesiboa ere:
Hortaz, –t(z)eagatik eta -tu (izan)agatik-en arteko bereizketa ez da aspektuzkoa –formaz hala den arren- sintaktikoa eta semantikoa baizik. Alegia, lehenbizikoa kausazkoa edo helburuzkoa izango da, bigarrena, kontzesiboa. –tu arren eta –t(z)earren-en arteko bereizketa ere bide beretik doa: formalki aspektu marka desberdina dena, egiazki adierazkoa da:
Kausazkoa | Helburuzkoa | Kontzesiboa | |
---|---|---|---|
(jasaile baten kontrolpean) | (egile baten kontrolpean) | (egile baten kontrolpean) | |
-t(z)eagatik | + | + | - |
-t(z)earren | + | + | - |
-tu (izan)-agatik | - | - | + |
-tu arren | - | - | + |
lanaren aipamena nola egin...