Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:12

Ondorio perpausak

Eguneroko bizitzan ikusten dugu ekintza batek edo gertaera batek beste zerbait ekartzen duela ondoren, gauza batzuetatik ondorioak sortzen direla. Beste batzuetan, guk geuk “ateratzen” ditugu ondorio horiek, entzun dugunetik, adibidez, edo geure buruan darabilzkigun gogoetak kateatzetik. Bigarren kasu horretan, esaterako, gertaera bati buruzko adierazpen bat egin dezakegu eta gertaera horretatik edo gauzak diren bezala izatetik ondorio logiko bat deduzi dezakegu:

  • Mikel euskalduna da. Beraz, euskaraz hitz egiteko gai da.

Baieztapen batetik, Mikel euskalduna da, euskalduna euskaraz hitz egiten duena dela kontuan izanik, “Mikel euskaraz egiteko gai da” ondorioztatzen dut.

Era horretako ondorioak aditzera emateko, lokailuez baliatzen gara, erakusleen gainean eraikitako lokailuez, hain zuzen: beraz, hortaz, horrenbestez, halatan…

Kausa-ondorio erlazioak

Baina ondorio guztiak ez dira era horretakoak. Badira, geure gogotik kanpo gertatzen diren kausa-ondorio erlazioak ere, mundu fisikoan, esaterako. Adibidez, euria egitea eta kaleak bustitzea bi gertaera izan daitezke kausa-ondorio gisa erlazionatutakoak: euria egitea kausa izan liteke eta kaleak bustitzea kausa horrek eragindako ondorio bat. Hizkuntzaz ari garelarik, erlazio hau modu batean baino gehiagotan eman daiteke aditzera, dela baldintzazko perpaus bat erabiliz, dela kausazko batez baliatuz, dela ondorio perpaus batez baliatuz. Uholdeak Zizurkilen

  • Euria egiten badu, kaleak bustiak egoten dira. → baldintza perpausa
  • Kaleak bustiak daude, euria egin baitu. → kausa perpausa
  • Hainbeste euri bota du, non kaleak erreka bihurtu baitira. → ondorio perpausa

Horietan, “euria egitea” da kausa, eta ondorioa, berriz, “kaleak bustiak” edo “erreka bilakatuak” egotea.

Ondorio-kausa erlazioak

Baina kausa-ondorio erlazio hori alderantziz emana ere egon daiteke, mundu errealean kausa dena ondorio logikotzat emanaz:

  • Kaleak bustiak badaude, euria egin du.
  • Euria egin du, kaleak bustiak baitaude.
  • Kaleak bustiak daude; hortaz, euria egin du.
  • Kaleak bustiak badaude, euria egin du adibidean, errealitatean ondorio dena, vkaleak bustitzea', baldintza perpaus gisa eman dugu, eta egiazki kausa dena, 'euria egitea', perpaus nagusi gisa, hau da, ondorio gisa, hiztunak 'atera' duen ondorio gisa.
  • Euria egin du, kaleak bustiak baitaude adibidean ere beste horrenbeste: kausa dena hiztunaren ondorio gisa ematen da, 'euria egin du' eta ondorio dena 'kaleak bustiak egotea', aldiz, azalpenezko kausal gisa.
  • Kaleak bustiak daude; hortaz, euria egin du adibidean ere bai: kausa behar lukeena 'euria' ondorio logiko bihurtua daukagu, eta, alderantziz, 'kaleak bustiak egotea' euriaren ondorio behar lukeena hartzen dugu geure ondorio logiko horren eragile. Hiztuna ez da ari mundu errealean gauzak nola gertatu diren kontatzen, baizik eta, errealitatean gertatu den zerbait, 'kaleak bustiak egotea' oinarri hartuta, bere gogoeta baten berri ematen ari da.
  • (Kaleak bustiak daude, euria egin baitu. eta Hainbeste euri bota du, non kaleak erreka bihurtu baitira.) adibideetan pentsatzekoa da, bai kausa bai ondorioa, biak egia direla, alegia, euria egin du eta kaleak bustiak daude. Hurrengo hiru adibideetan, aldiz, egiatzat ematen den bakarra kaleak bustiak egotea da. Egia horretatik hiztunak atera duen ondorioa, ondorio logikoa izan liteke, kaleak bustiak daudenean, normalki euria egin duelako izaten baita. Baina gerta liteke hiztunaren ondorio hori okerra izatea. Aski da pentsatzea kale garbitzaileek ureztatu dutela kale hori edo norbait lan horixe egiten ari dela bere balkoiko landareekin. Kausazko perpausetan bereizketa hau egin beharrekoa da.

Kaleak garbitzen

Ondorio perpausetan

Eta ondorio perpausetan zer? Bada, gauza bera:

  • Kaleak bustiak daude. Beraz, euria egin du.

Hain zuzen, lehenbizi, egiazta daitekeen zerbait ematen da aditzera, eta ondoren, hiztunak hortik ateratako ondorioa. Baina, jakina, hiztunak bere kolkotik atera duen ondorio horrek, egiazki, ondorio ez, kausa izan behar luke. Zeren euria ez da kaleak bustiak egotearen ondorio, kausa baizik.

Hortaz, ondorio perpausen kasuan ere alderantziz eman litezke bi perpausak, baina betiere zerbait beste zerbaiten ondorio dela adieraziz:

  • Euria egin zuen. Beraz, kaleak bustiak zeuden.

Bai Kaleak bustiak daude. Beraz, euria egin du. adibidean, bai Euria egin zuen. Beraz, kaleak bustiak zeuden adibidean, bada egiatzat ematen den zerbait, kaleak bustiak egotea batean, eta euria egin duela, bestean. Eta kasu bakoitzean, ondorio dena, gogoeta baten emaitza gisa aurkezten da.

Baina ondoriotzat ematen den hori zenbatzaile batekin edo maila-hitz batekin (hain, horren, hainbeste, halako moldez…) erlazionaturik ere eman ohi da:

  • Hainbeste euri egin zuen, non kaleak erreka bihurtu baitziren.
  • Kaleak erreka bihurtu ziren, hainbeste euri egin zuen.

Oraingoan kaleak erreka bihurtzea ondorio bat da, euria egin izanaren ondorio. Eta ez bakarrik euria egin izanaren ondorio, euri asko egin izanaren ondorio ere bai. Azken batean, holakoetan, euri jasa kaleak erreka bihurtzerainokoa izan zela esaten da.

Hortaz, ondorio perpausez mintzo garenean ere, bi perpaus ematen ditugu, bata bestearen ondorio dela edo hiztunak halakotzat dituela esanez. Ondorioa, gainera, bigarren perpaus bateko kuantifikatzaile batekin erlazionatuta egon daiteke. Zenbatzaile edo maila-hitz horren edukia zein den adieraziko luke ondorio perpausak. Maila-hitz horren aurrekaria izango litzateke beste perpausa:

  • Kaleak erreka bihurtu ziren, hainbeste euri egin zuen.

hainbeste anafora dela esaten da, eta anafora guztiek ohi dutenez, aurrekari batetik jasotzen du edukia. Alegia, hainbeste euri egin zuen esaten denean, batek galde dezake: 'zenbat euri egin zuen, bada?' Erantzuna aurreko perpausean dago, perpaus nagusian: 'kaleak erreka bihurtzeko adina'. Alde honetatik, ondorio perpausak eta konparaziozkoak, egiturari dagokionez, oso hurbilekoak dira.

Zenbatzailedun perpaus hauek izan ohi dira gramatiketan “ondorio perpaus” gisa aurkezten direnak, menderakuntzaren esparruan jausten baitira askotan. Mendeko izango dira konplementatzailea edo menderagailua dutenak (-(e)n edo bait-). Halakorik ez dutenak ez dira izango mendeko, elkarren albokoak baizik: Dirua

  • Ez daki zer egin diruarekin. Hainbeste dauka → alborakuntza
  • Hainbeste diru dauka, non ez baitaki zer egin diru horrekin → menderakuntza

Adibide hauek guztiak perpaus alboratuak dira, tartean lokailua dutenak:

  • Mikel euskalduna da. Beraz, euskaraz hitz egiteko gai da.
  • Kaleak bustiak daude; hortaz, euria egin du.
  • Kaleak bustiak daude. Beraz, euria egin du.
  • Euria egin zuen. Beraz, kaleak bustiak zeuden.

Atal honetan zenbatzailearekin erlazionaturik ematen diren perpausez arituko gara, honelakoak:

  • Hainbeste euri bota du, non kaleak erreka bihurtu baitira.
  • Hainbeste euri egin zuen, non kaleak erreka bihurtu baitziren.
  • Kaleak erreka bihurtu ziren, hainbeste euri egin zuen.

Gainerakoak lokailuen sailean aztertuko dira.

Erreferentziak

  • Agirre T.: Tomás Agirre, Uztaro, Bilbao, 1937 (2. edizioa, Bilbao, 1950).
  • Aguirre Asteasukoa: Juan Bautista Aguirre, Eracusladiac I, II, III, Tolosa 1850 (facsimilea, Donostia, 1978).
  • Aguirre D.: Domingo de Aguirre, Kresala, Durango, 1906.
  • ———— : Domingo de Aguirre, Garoa, Durango, 1912.
  • ———— : Domingo de Aguirre, Auñamendiko lorea, Bilbao, 1898.
  • Alonso: Jon Alonso, Zintzoen saldoan, Txalaparta, 2012
  • Altuna: Joseba Altuna, Ipuñak, Bilbao, 1927 (Oscar Wilderen ipuinen itzulpena).
  • Alzaga: Toribio de Alzaga, San Tomas-eko feriya. Donostia, 1894 (Tolosa, 19632).
  • Alzola: Nicolas Alzola Guerediaga, Atalak. Zarautz, 1967.
  • Amuriza: Xabier Amuriza, Hil ala bizi, Donostia, Elkar, 1983.
  • Anabitarte: Agustín Anabitarte, Poli. Mutil umezurtz baten ibillaldiak, Zarautz, 1958.
  • ———— : Agustín Anabitarte, Aprika-ko basamortuan, Zarauz, 1961.
  • Anduaga: Graziano Anduaga, Aitonaren uzta. Gezaltzako aitonaren kontakizun eta bertsoekin Aita Luis Villasantek osaturiko bilduma, Zarautz, 1961.
  • Añibarro: Pedro Antonio Añibarro, Gueroco Güero, (RIEV 1923).
  • ———- : Pedro Antonio Añibarro, Lora sorta espirituala, ta proposito santuac vicitza barri bat eguiteco, Tolosa, 1803.
  • ———- : Pedro Antonio Añibarro, Cristau Dotriña, Pamplona, 1802.
  • Apalategi: Franzisko Apalategui, Euskal mutillak armetan. Ed. A. Zavala. Tolosa, 1961.
  • Apaolaza: Antero Apaolaza, Patxiko Txerren, Vergara, 1890.
  • Arana: José Ignacio de Arana, San Ignacio Loyolacoaren bicitza laburtua euskaraz eta gaztelaniaz, Bilbao, 1872.
  • Arbelbide: Jean Pierre Arbelbide, Igandea edo Jaunaren eguna, Lille, 1895.
  • Aresti: Gabriel Aristi, “Mugaldeko herrian eginikako TOBERA”, Egan 1961, 262-289.
  • ——- : Gabriel Aresti, Ipuinak, Donostia, 1979.
  • Argi Done Laburra, Donostia, 1928.
  • Arradoy: Pierre Narbaitz (“Arradoy”), San Frantses Jatsukoa, San Sebastián, 1966.
  • Arrese Beitia: Felipe Arrese Beitia, Ama Euskeriaren liburu kantaria, Bilbao, 1900.
  • Arrieta: Joxe Austin Arrieta, in Marcel Proust, Denbora galduaren bila I. Swann-etik, Alberdania-Elkar, 2010.
  • Arrue: Gregorio de Arrue, Mayetzeco ill edo Birgina chit santari consagratutaco Mayetzeco illa. Tolosa, 1888.
  • —— : Gregorio de Arrue, Santa Genovevaren vicitza antziñaco demboretaco condairen ederrenetaco bat, Tolosa, 1868.
  • Astarloa: Pedro Astarloa, Urteco domeca gustijetaraco verbaldi icasbidecuac. [I] Bilbo, 1816; [II] Bilbo, 1818.
  • Atxaga B.: Bernardo Atxaga, Muskerraren bidea, Pamiela, 2015
  • ———— : Bernardo Atxaga, Bi anai, Donostia, 1985
  • ———— : Bernardo Atxaga, Obabakoak, Erein, Donostia, 1988.
  • Atxaga M.: Mikel Atxaga,Gaztetxo. Bizitzako udaberrian. San Sebastian, 1963. Auspoa 105
  • Axular: Pedro de Axular, Guero, Bordele, 1643.
  • Ayerbe: Bartolo Ayerbe, Nere Mundualdia, Donostia, 1988.
  • Ayesta: Lino Ayesta, Gure izkuntzaren mugatik. (Auspoa 217). Tolosa, 1992.
  • Azcue: Eusebio M. Azcue, Parnasorako bidea, Bilbo, 1896 (facsimil, Donostia, 1979).
  • Azkue: Resurrección Mª de Azkue, Ardi Galdua, Bilbao, 1918.
  • ——- : Resurrección Mª de Azkue, Batxi Guzur. Euskalzale 1897.
  • Azurmendi: Joxe Azurmendi, Hitz Berdeak. Onate, 1971.
  • ———— : Joxe Azurmendi, Historia, arraza, nazioa, Elkar, 2014
  • ———— : Joxe Azurmendi, Humboldt: hizkuntza eta pentsamendua, UEU, 2007.
  • Barbier: Jean Barbier, Supazter chokoan, Baiona, 1924.
  • ——– : Jean Barbier, Légendes du Pays Basque, Paris, 1931 (faksimilea, Donostia, 1983).
  • Barriola: Avelino Barriola, Goi-Argi, San Sebastián, 1935.
  • Basarri: Ignacio Eizmendi (“Basarri”), Kantari nator, Zarautz, 1960.
  • Basterrechea: Agustin de Basterrechea, Jesu-Christo gure Jaunaren Passioa, euscarazco versoetan. Bilbao, 1777.
  • Basterretxea: Jose Inazio Basterretxea, Arrazoiaren hitza. Argudio-bideen arrastoan, UEU, 2007
  • Beovide: Crispin Beovide, Asis-co Loria, Tolosa, 1885.
  • Beriayn: Juan de Beriayn,Tratado de como se ha de oyr missa. Pamplona, 1621 (facsimil, Donostia, 1980).
  • Berrondo: Pedro Berrondo, Don Kijote Mantxako, Zarautz, 1977.
  • Bertso Bizkaitarrak (1688), ed. J A. Lakarra, ASJU 1984-2, 91-185.
  • Bilbao: Félix Bilbao, Ipuin-Barreka, Bilbao, 1959.
  • Bilintx: Indaleci Bizcarrondo, Indalencio (≪Bilintx≫), Bertso ta lan guziak, ed. A. Zavala. Tolosa, 1962.
  • Borda: Itxaro Borda, Ultimes déchets, Maiatz, 2015.
  • Cano: Harkaitz Cano, Twist, Susa, 2011.
  • Capanaga: M. Ochoa de Capanaga, Exposición breve de la doctrina christiana. Bilbao, 1656.
  • Cardaberaz: Agustín Cardaberaz, Aita S. Ignacio Loyolacoaren egercicioac, Iruñea, 1760.
  • ————- : Agustín Cardaberaz, Eusqueraren Berri Onac, Iruñea, 1761.
  • Casenave-Harigile: Junes Casenave-Harigile,Santa Grazi. Pastorala. San Sebastian, 1976.
  • Catéchisme Roncalais: Le petit Catéchisme Espagnol du P. Astete, traduit en trois dialectes basques: […] 3. Roncalais, par Don Prudencio Hualde, Curé de Vidangoz. Ed. del Principe Bonaparte. Londres, 1869.
  • Catichima Charles Auguste Le Quien de Laneufville, Aquiceco Jaun Apezpicu ossoqui Illustre etaOhoregarriaren manuz araimprimatia. Akize, c. 1780.
  • Chourio: Michel de Chourio, Jesu-Christoren Initaciona, Bordele, 1720.
  • De la Fuente: Juan Cruz. de la Fuente, Durangoko plateroak, Durango, 1984.
  • Dechepare: Bernard Dechepare, Linguae Vasconum Primitiae, Burdeos, 1545.
  • Duhalde: Martin Duhalde, Meditacioneac gei premiatsuenen gainean, Baiona, 1809.
  • Duvoisin: Jean Pierre Duvoisin, Dialogues basques, Londres, 1857.
  • ———- : Jean Duvoisin, Liburu ederra aita Cardaveraz Jesusistac egina, Lapurdico escarara itzulia, Baiona, 1856.
  • ———- : Jean Duvoisin, Bible Saindua, edo Testament Zahar eta Berria. London, 172.
  • ——— : Jean Duvoisin, Laborantzako liburua edo bi aita semeen solasak laborantzaren gainean, Baiona, 1858.
  • Echeita: Jose Manuel Echeita, Josecho, Durango, 1909.
  • Eguzkitza: Jon Eguzkitza Meabe, Gizarte-Auzia, Zornotza, 1935.
  • Elexpuru: Juan Martin Elexpuru, Bergara aldeko lexikoa, argitaratu gabeko tesia, 1996.
  • Elissamburu J. B.: Jean Baptiste Elissamburu, Piarres Adame, Pau, 1888 (Bayonne 19462).
  • ——————— : Jean Baptiste Elissamburua, Koblak. (in A.M. Labayen, Elizanburu. Bere bizitza ta lanak (Donostia, 1978).
  • Elissamburu M.: Michel Elissamburu, Framazonak (bigarren edizioa) eta Frantziako hirur Errepubliken ichtorioa laburzki, Baiona, 1890.
  • Enbeita B.: Balendin Enbeitia, Nere apurra, Tolosa, 1974.
  • Enbeita K.: Enbeita’ tar Kepa, Enbeita’tar Kepa’ren bertso-lanak osorik, Ekin, Buenos Aires 1971.
  • Erkiaga: Eusebio Erkiaga, Arranegi, Zarautz, 1958.
  • ——– : Eusebio Erkiaga, Batetik bestera, Zarauz, 1962.
  • Esaera zaarren bilduma berria. Ed. de A. Zavala. [I] Tolosa, 1985. [II] Tolosa, 1985.
  • Escualdun cocinera ceinarekin nornahic cocina ona errechki eguin baitaçake. Baiona, 1864.
  • Etchahun: Pierre Topet (≪Etchahun≫), in J. Haritschelhar, L’oeuvre poétique de Pierre Topet-Etchahun (Euskera 1969-1970).
  • Etchebarne: Erramun Etchebarne, Erramun harginaren oroitzapenak. (Auspoa,198).
  • Etchepare J.: Jean Etchepare, Buruchkak, Lekorne-Aldude, 1910.
  • ————– : Jean Etchepare, Beribilez, Baiona, 1931.
  • Etchepare J. B.: Jean Baptiste Etchepare, Mendekoste gereziak eta beste, Baiona, 1963.
  • Etxaide: Yon Etxaide, Joanak-joan. Piarres Topet Etxahun Barkoxtar koblariari buruz egin eleberria, Zarautz, 1955.
  • ————- : Yon Etxaide, Alos Torrea. Elezar berritua, Zarautz, 1950.
  • Etxaniz: Nemesio Etxaniz, Lur berri billa, Donostia, 1967.
  • ————- : Nemesio Etxaniz, Nola idatzi euskeraz. Donostia, 19682.
  • Etxebarria F.: Faustino Etxebarria, Nor garan azaldu. (Auspoa 208). Tolosa,1990.
  • Etxebarria T.: Toribio Etxebarria, Ibiltarixanak, Zarautz, 1967.
  • ————.: Toribio Etxebarria,Lexicón del euskera dialectal de Eibar (Euskera 1965-1966).
  • Etxeberri Sarakoa: Joannes d’Etcheberri, Eskuararen hatsapenak, in Obras vascongadas del doctor labortano
  • Joannes d’Etcheberri, con una introducción y notas por Julio Urquijo, Paris, 1907.
  • Etxeberri Ziburukoa 1669: Joannes Etxeberri (Ziburukoa), Manuel devotionezcoa I, Bordele, 1627 (2. ed. 1669; facsimilea, Donostia, 1978).
  • ———————— 1697: Joannes Etxeberri (Ziburukoa), Noelac eta berce canta espiritual berriac, Baiona, 1697.
  • Etxezarreta: Ramon Etxezarreta, in Kressman Taylor, Ezezaguna helbide honetan, Erein, 2003
  • Euskal Jokoak: Euskal Jokoak bertsotan (II), ed. A. Zavala, Tolosa, 1984.
  • Fedearen Propagacioneco Urtecaria, edo Fedearen Propagacioneco berriac urteca ematen dituena, Baiona, 1877-1912.
  • Frantzesteko bertsoak, ed. A. Zavala. [I] Tolosa, 1991. [II] Tolosa, 1991.
  • Gandiaga: Victoriano Gandiaga, Elorri, Oñate, 1962.
  • Garate: Gotzon Garate, India harrigarria, Elkar, 2001
  • ————-: Gotzon Garate, Izurri berria, Elkar, Donostia, 1984.
  • Garde: Luis Garde, Ehiztariaren isilaldia, Pamiela, 2015.
  • Garmendia P.: Pedro GARMENDIA, ≪Nombres de aves en euskera≫, RIEV 1934, 294-309.
  • Garmendia Tx.: Txomin Garmendia,Bordaberri'ko gozo-mikatzak. (Auspoa 170). Tolosa, 1983.
  • Garzia: Juan Garzia, in Jorge Wagensberd, Formen matxinada, EHU, 2007.
  • Gaztelu: Juan Ignacio Goikoetxea (“Gaztelu”), Musika ixilla. Musica callada. Fray Luis Leon eta Donibane
  • Gurutzen olerkirik onenak, erderaz eta euskeraz, San Sebastián, 1963.
  • Gazteluçar: Bernard Gazteluçar, Eguia Catholicac, Pau, 1686.
  • Gerrikagoitia: Tomas Gerrikagoitia, Arantza eta larrosa.(Auspoa 269). Oiartzun, 2000.
  • Goyetche: Leonce Goyhetche, Fableac edo aleguiac Lafontainenetaric berechiz hartuac, Baiona, 1852.
  • Guerrico: Jose Ignacio Guerrico,Cristau doctriña guztiaren esplicacioaren sayaquera. Tolosa, 1858.
  • Haraneder: Joannes Haraneder, Gudu izpirituala, Tolosa, 1750.
  • Harizmendi: Cristóbal de Harizmendi, Ama Virginaren Officioa C. Harizmendi, Aphez, Saraco vicarioac eta predicariac escarara bihurtua, Bordele, 1658.
  • Hiriart-Urruty: Jean Hiriart-Urruty, Zezenak errepublikan, Donostia, 1972.
  • —————- : Jean Hiriart-Urruty, Mintzaira. Aurpegia. Gizon, Donostia, 1971 (1892tik 1912ra bitartean idatzitako artikuluen bilduma).
  • Hiribarren: Jean Martin Hiribarren, Eskaraz eguia. Baiona, 1858
  • ———– : Jean Martin Hiribarren, Eskaldunac. Iberia, Cantabria, Eskal-Herriak, Eskal-Herri bakhotcha eta hari darraicona, Baiona, 1853 (faksim. Donostia, 1979).
  • Ibiñagabeitia: Andima Ibiñagabeitia, Bergiliren Idazlanak osorik: Unai-Kantak eta Alor-Kantak, Bilbao, 1966.
  • Inchauspe: Emmanuel Inchauspe, Dialogues basques, ed. L. L. Bonaparte, Londres, 1857.
  • ———— : Emmanuel Inchauspe, Maria Birjinaren hilabetia. Pau, 1894.
  • Insausti: Jose Insausti, Beti bertsoa buruan, Oiartzun, 2002.
  • Inza: Damaso Inza, Naparroako Euskal Esaera Zarrak. Pamplona, 1974.
  • Iraizoz: Policarpo Iraizoz, Yesukristo gure Yaunaren bizia lau Ebangelioetatik itzez-itz atera ta, Iruñea, 1934.
  • Iraola: Victoriano Iraola, Oroitzak ta beste ipui asko, Tolosa, 1962 (ed. A. Zavala, 1906tik 1908ra bitartean idatzitako artikuluen bilduma).
  • Iraultza: Frantziako Iraultza eta Konbentzioko gerra bertsotan. Ed. A. Zavala. Donostia, 1989.
  • Irazusta J.: Juan de Irazusta, Doctrina christiana eguinzuana erdaraz aita Gaspar Astete jesuitac. Ipinidu eusqueraz don Juan de Irazuzta Erretore Hernialdecoac. Irunea, 1739.
  • Irazusta J. A.: Juan Antonio Irazusta, Bizia garratza da, Buenos Aires, 1950.
  • Irigaray: Pablo Fermin Irigaray, Prosistas navarros contemporáneos en lengua vasca. XX-garren mendeko Nafarroako Euskal idazlariak. Selección de narraciones, crónicas y artículos de […] P. Fermín Irigaray. Ed. de A. Irigaray. Pamplona, 1958.
  • Irigoien: Joan Mari Irigoien, Ipuin batean bezala, Elkar, 2002.
  • ——— : Joan Mari Irigoien, Arma, tiro, bammm!, Elkar, 2013
  • Iturriaga: Agustín Pascual de Iturrriaga, Fábulas y otras composiciones en verso vascongado, San Sebastián, 1842 (ed. Auspoa, Tolosa, 1967).
  • ———— : Agustín Pascual de Iturriaga, Diálogos basco-castelllanos para las escuelas de primeras letras de Guipúzcoa, Hernani, 1842 (faksim. Donostia, 1978).
  • Iturtzaeta: Andres Iturzaeta, Aita Gaspar Astete-eren icasbide cristinaucorraren azalduera laburrac. Durango, 1899.
  • Izagirre: Koldo Izagirre, in Victor Hugo, Idi orgaren karranka, Elkar, 2002
  • Izeta: Mariano Izeta, Dirua galgarri. San Sebastian, 1962.
  • Iztueta: Juan Ignacio Iztueta, Guipuzcoaco provinciaren condaira edo historia, Donostia, 1847.
  • Jauretche: Abbé Jauretche, Meditazoneac urtheco ebenjelioen gainean, egun guzietaco, eta Jesu-Christo gure
  • Jaunaren, Birjina sainduaren eta Sainduen bestetaco, Baiona, 1840.
  • Jimenez: Edorta Jimenez, Sukar ustelaren urtea, Txalaparta, 2004
  • Joannategi: Basile Joannateguy, Sainduen Bizitzea. Lehen zatia, Baiona, 1890.
  • Kerexeta: Jaime Kerexeta, Bibliaren itzulpena.
  • Kirikiño: Evaristo Bustintza (≪Kirikino≫), Abarrak. Abando, 1918.
  • ———–: Evaristo Bustintza (“Kirikiño”), Bigarrengo Abarrak, Amorebieta, 1930.
  • Kortazar: Jose Juan Kortazar, Sermoelibrua urteko igande ta jai guzietako itzaldiakin. Bergara, 1903.
  • Labayen: Antonio M. Labayen, Teatro osoa euskeraz, Bilbao, 1977.
  • Lafitte: Pierre Lafitte, Murtuts eta bertze… Artho churitzetako zonbait ichtorio chahar, Bayonne, 1945.
  • Lapeyre: Etienne Lapeyre, Credo edo sinhesten dut esplikatua. Baiona, 1891.
  • Laphitz: Francisco Laphitz, Bi saindu hescualdunen bizia. San Inazio Loiolacoarena eta San Franzizco Zabierecoarena, Baiona, 1867 (faksimilea, Donostia, 1978).
  • Lardizabal: Francisco Igacio de Lardizabal, Testamentu Zarreco eta Berrico condaira, Tolosa, 18
  • Larramendi: Manuel de Larramendi,Corografía o descripción general de la M.N. y M.L. Provincia de Guipúzcoa. Barcelona, 1882.
  • ————- : Manuel de Larramendi, El imposible vencido. Arte de la Lengua Bascongada, Salamanca, 1729 (21979, Lur, Donostia).
  • Larre: Emile Larre, Ene artzain-etxolak, Auspoa, 2001
  • Larreguy: Bernard Larreguy, Testamen çaharreco eta berrico historia, Baiona [I] 1775; [II] 1777 (faks. Donostia, 1978).
  • Larzabal: Pierre Larzabal, Iru ziren, Tolosa, 1962 (M. Lekuonak gipuzkeraz emana).
  • Le petit Catéchisme Espagnol du P. Astete, traduit en trois dialectes basques
  • Leiçarraga: Joannes Leiçarraga, Iesus Christ gure Iaunaren Testamentu Berria, La Rochelle, 1571..
  • Lizardi: José Mª Agirre (“X. de Lizardi”), Biotz begietan, Bilbao, 1932.
  • ——– : José Mª Agirre (“X. de Lizardi”), Itz-lauz, Donostia, 1934.
  • Luzaideko Kantiak,. Ed J. M. Satrustegi. Tolosa, 1967.
  • Malagon: Ana Malagon, Lasai, ez da ezer gertatzen, Elkar, 2014.
  • Materre.: Esteban Materre, Doctrina Christiana. Esteve Materre San Franciscoren ordenaco Fraideac eguina, Bordele 1617 (Bordele, 16232).
  • Mattin: Mattin TREKU, Ahal dena. Tolosa, 1971.
  • Mendiburu: Sebastián Mendiburu, Mendibururen idazlan argitaragabeak (Patxi Altuna ed., Bilbao, 1982).
  • Micoleta: Rafael de Micoleta, Modo breue de aprender la lengua vizcayna, Barcelona, 1880.
  • Mihura: Alexandre Mihura,Andredena Mariaren Imitacionea Jesus-Christoren Imitacionearen gañean moldatua. Baiona, 1778.
  • Mirande: Jon Mirande, Orhoituz. Ed. A. Eguzkitza. Donostia, 1976.
  • ——— : Jon Mirande, Miranderen idazlan hautatuak, Bilbo, 1976.
  • ——— : Jon Mirande, Haur Besoetakoa. Ipuin berri bat (ed. G. Aresti, Donostia, 1970)
  • Mitxelena K.: Koldo Mitxelena, Mitxelenaren idazlan hautatuak (Patxi Altuna ed.), Bilbao, 1972.
  • ————— : Koldo Mitxelena, Euskal Idazlan Guztiak, Zarautz, 1988.
  • Mitxelena S.: Salbatore Mitxelena, Arantzazu. Euskal-sinismenaren poema. Onate, 1949.
  • Moguel J. A.: Juan Antonio Moguel, Confesino ona, Vitoria, 1803.
  • —————- : Juan Antonio Moguel, Confesio ta comunioco sacramentuen gañean eracasteac. Irunea, 1800.
  • ————– : Juan Antonio Moguel, El doctor Peru Abarca, Durango, 1881.
  • Moguel J. J.: Juan José Moguel, Baserritar nequezaleentzaco escolia edo icasbidiac, guraso justu, ta jaquitun familija ondo azi ebeenen exemplu ta eracutsijetan, Bilbao, 1816..
  • Moguel V.: Vicenta Moguel, Ipui onac. Donostia, 1804.
  • Mocoroa: Valeriano Mocoroa, Damuba… garaiz, edo Bertuteric gabeco aberastasuna iñoiz ez da eguizco zoriontasuna. Tolosa,1897.
  • Mokoroa: Justo M. Mokoroa, Erraondo-ko azken danbolinteroa. Arturo Campion-en ipuia. Bilbao, 1958.
  • Monho: Salvat Monho, Poèmes basques de Salvat Monho, ed. Pierre Lafitte, Bayona, 1972.
  • Mujica: Gregorio Mujica, Pernando Amezketarra. Bere ateraldi ta gertaerak. San Sebastian, 1925.
  • Munita: Inozenzio Munita, Gure mendi ta oinak. Zuaizti berriak antolatu, ta lengoak zaintzeko zuzenbide batzuek, Tolosa, 1952.
  • Oihenart: Arnauld Oihenart, Les Proverbes basques, recuellis par le Sr. d'Oihenart, plus les poésies Basques du mesme Auteur, Paris, 1657 (ed. facsimil, RIEV 1935, 201-264, 665-728).
  • Oiz: Joxan Oiz, Beñat Dardo, Susa, 2006
  • Olano: Antton Olano, in Merce Rodoreda, Ispilu hautsia, Alberdania / Erein / Igela, 2013
  • Olarra: Xabier Olarra, in Dashiell Hammett, Kristalezko giltza, Igela, 2014.
  • Oñederra: Lourdes Oñederra, Eta emakumeari sugeak esan zion, Erein, Donostia, 1999.
  • Orixe: Nicolas Ormaechea, (“Orixe”), Quito-n arrebarekin. Ed. I. Segurola. San Sebastian, 1987.
  • ——: Nicolás Ormaechea (“Orixe”), Euskaldunak, Zarauz, 1950.
  • ——: Nicolás Ormaechea (“Orixe”), Agustin Gurenaren aitorkizunak, Zarauz, 1956.
  • Oskillaso: Jose de BASTERRECHEA (≪Oskillaso≫), Kurloiak. Kaletarren haur-zaroa Bizkaian. Zarautz, 1962.
  • Otaegui: ≪De los papeles ineditos de la Coleccion Bonaparte, en el Archivo de la Diputacion de Guipuzcoa≫, vocabulario de voces de Cegama recopiladas por C. Otaegui (1868), BAP 1957, 285-289.
  • Otxolua: Bernardo Garro (“Otxolua”), Bertolda’ren maltzurkeri zurrak eta Bertoldin’en txaldankeri barregarrijak, Bilbao, 1932.
  • Oxobi: Jules Moulier (“Oxobi”), Oxobi-ren lan orhoitgarri zonbait, Bayonne, 1966.
  • Pouvreau: Silvain Pouvreau, San Frances de Sales Genevaco ipizpicuaren Philotea, Paris, 1664.
  • ———– : Silvain Pouvreau, Iesusen Imitacionea, ~ 1660 (Donostia, 1979).
  • Perez de Betolaza: Juan Perez de Betolaça, Juan Doctrina Christiana en Romance y Basquence. Bilbao, 1596
  • Perez de Lazarraga: Juan Perez de Lazarraga, Lazarraga eskuizkribua: edizioa eta azterketa, Vitoria-Gasteiz: UPV/ EHU,
  • Refranes y Sentencias: Refranes y sentencias comunes en Bascuence, declarados en Romance (1596).
  • Saizarbitoria: Ramon Saizarbitoria, Lili eta biok, Erein, 2015
  • ————– : Ramon Saizarbitoria, Martutene, Erein, 2012
  • San Martin: Juan San Martin, Zirikadak, Zarauz, 1960.
  • Sarasola: Ibon Sarasola, Euskara Batuaren Ajeak, Irun, 1997.
  • Soroa: Marcelino Soroa, Au ostatuba! jostirudia euskerara moldatuba…, Donostia, 1884 (ed. A. Zavala, Tolosa, 1962).
  • Tartas: Jean de Tartas.Onsa hilceco bidia. Orthez, 1666.
  • Txillardegi: José Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi”), Leturiaren egunkari ezkutua, Bilbao, 1957.
  • Txirrita: José Manuel Lujambio (“Txirrita”), Txirritaren Bertsoak (I), (Ed. A. Zavala), Tolosa, 1971.
  • Ubillos: Juan Antonio Ubillos, Cristau doctriñ berri-ecarlea, Tolosa, 1785 (faksim. Donostia, 1978).
  • Udarregi: Juan José Alkain (“Udarregi”), Udarregi bertsolaria. Ed. de A. Zavala. Tolosa, 1966.
  • Uriarte: José Antonio Uriarte, Marijaren illa edo Maijatzeco illa, Bilbo, 1850.
  • ————— : José Antonio Uriarte, Arrigorriagako Dotrina (J.A. Uriartek, L.L. Bonaparteren aginduz, Arrigorriagako hizkerara itzulitako G. Asteteren dotrina bat)≫ (1866). Ed. de J. Artetxe, Litterae Vasconicae (Euskeraren IkerAtalak 4, Bilbo, 1988),
  • Uribarri: Ibon Uribarri, in Elias Canetti, Mihia aske, Erein / Igela, 2013
  • Urruzuno: Pedro Miguel Urruzuno, Euskal-erritik zerura (1885-1923 bitartean idatzitako ipuin sorta; Ed. A. Zavala), Tolosa, 1961.
  • ————-: Pedro Miguel Urruzuno, Ur-zale baten ipuiak,Tolosa, 1965
  • ————-: Pedro Miguel Urruzuno, Ipuinak. Ed. de L.M. Larringan, San Sebastian, 1988.
  • Uskara Libru berria, Oloron, c. 1837
  • Uztapide: Manuel Olaizola (“Uztapide”), Sasoia joan da gero, Tolosa, 1976.
  • Villasante: Luis Villasante, Kristau fedearen sustraiak. I. Jainkoa, Oñati, 1962..
  • Xalbador: Fernando Aire (“Xalbador”), Odolaren mintzoa, Tolosa, 1976.
  • Zabala: Alfonso M. de Zabala, Gabon gau bat eta beste ipui asko (A. Zavala. Tolosa, 1962).
  • Zaitegi: Jokin Zaitegi, Sopokel'en antzerkiak. Mexico, 1946.
  • Zendoia: Nikolas Zendoia, Beranduko birigarroa. (Auspoa 254). Oiartzun, 1998.
  • Zerbitzari: Jean Elissalde (≪Zerbitzari≫, Ichtorio Saindua. Testament Zaharra. Jesu-Christo. Eliza. Lille, 1943.
  • ———– : Jean Elissalde (“Zerbitzari”), Azkaine gure sorterria, Donostia, 1985.
  • Zinkunegi: Agustin Zinkunegi, Bizi naiak lege zorrotzak. (Auspoa 232). Oiartzun, 1995..
  • Zuazo: Koldo Zuazo, Euskalkiak, euskararen dialektoak, Elkar, 2008
  • Zubiri: Enrique Zubiri, Prosistas navarros contemporáneos en lengua vasca (ed. A. Irigaray, Pamplona, 1958).

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Ondorio perpausak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3