Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:12:3:3

Kokapena

Morfema kuantifikatzailea edo kualifikazailea daraman sintagma perpaus nagusiaren hasieran edo haren barnean joan daiteke:

  • Hain beroa izan da aurtengo uda, non hondartzak beteak egon baitira egunero.
  • Aurtengo uda hain beroa izan da, non hondartzak beteak egon baitira egunero.

Zenbaitetan, hala ere, perpausaren azkenean ematen da, ondorio-lokailuaren aurre-aurrean, egitura markatua eratuz:

Elias Canetti Aposizio gisa eransten zaio inoiz perpaus nagusiari morfema kuantifikatzailea edo kualifikatzailea ondorio-lokailuarekin batera eratutako morfema konplexua. non da horrelakoetan gehien erabiltzen den ondorio morfema:

  • Astean behin ijitoak etortzen ziren gure patiora, hainbeste non herri oso bat zirela ematen baitzuen; gero aipatuko dut airean nindutela beldurrez. (Mihia aske, Elias Canetti / Ibon Uribarri)
  • Edaten eman omen zioten, eskatu ahala, hainbeste non gizonak sastar galanta bildu baitzuen. (Zintzoen saldoan, Alonso, J)
  • Deitu zueneko andereak aintzin hartako taula beltzerat, edo, berdin, bere bulego gainerat, irakurtzearen egiteko, gogor zagon hura bere ezean, hainbertzetaraino nun tiraka ere ez baitzuen nehork mugituko bere alkiarekin baizik. (Ene artzain-etxolak, Larre, E.)
  • Eta aurreko gau horietan orotan, haren ikustaldiaren haidur egon zelako gogorapenaz, halako eztidura bat, halako zorion bat, halako zorion bat nabaitzen zuen bere baitan, hala non eguneango pentsamendu kiratsak oro urtu baitzitzaizkion, izotz-orratzak eguzkiaren leinuru baten indarraz bezela. (Haur besoetakoa, Mirande)
  • Paparrean eskegita zeroan giltzak dirdira egin zidan, halako moduan non urrezkoa zela begitandu baitzitzaidan. (Sukar ustelaren urtea, Jimenez, E.)

ezen morfemarekin ere eratzen da horrelako morfema konplexua:

  • Zabiltzate munduan alako moduz eze, zuek ikusten zaituztenak ta zuen itza aditzen dutenak, geldi ditezen biotz-ukituta Aita zerukua alabatzeko, zeñari dagoka gloria guziya. (Asis-co loria, Beovide)
  • Keda jo bezin laster, itxitzen ziran portaleak ere, alako moduan eze, ezin sartu eta irten zitekenan erritik, ate eta murru gañetan zebiltzan zentinelak edo gau-guardak oartu gabe. (Gabon zar bat eta beste ipui asko, Zabala, A. M.)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Kokapena", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3