Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:13

Modu perpausak

Perpaus nagusiak adierazitako ekintza NOLA gauzatzen den adierazten du modu perpausak, ekintza hori gauzatzeko modua, alegia. Modu perpausek honela/horrela/hala formen tokia har dezakete, eta beraz, perpaus nagusiaren osagarri zirkunstantzialak dira, hau da, modua adierazten duten perpaus adberbialak. Euskaraz perpaus jokatugabeak dira modu perpaus arruntenak, baina jokatuak ere badira noski.

  • Mikel nekatuta iritsi zen lanera. (modu perpaus jokatugabea) Nekatuta egotea ohikoa da ostiraletan
  • Zuk egiten duzun moduan egin nahi dut nik ere. (modu perpaus jokatua)

Modu perpaus jokatuetan, honako hauek aztertuko ditugu:

  • “-ela”/“-elarik” atzizkidunak
  • Eskuak dardarka zeuzkala ari zitzaien hizketan entzuleei.
  • Oinak odoletan geneuzkala amaitu genuen mendi-martxa.
  • Izena ardatz dutenak: antz (antzera), arau (arau, arabera, araberan), era (eran, erara), gisa (gisa, gisan, gisara), modu (moduan, modura), molde (moldean, moldera).
  • Aitak merezi zuen moduan ospatu genuen jaieguna.
  • Irene bere gisa hasi zitzaion irakasten euskara bizilagunari.
  • Aditzondoa ardatz dutenak
  • Joan nintzen bezala itzuli naiz oporretatik.
  • Galdetzailea dutenak
  • Alde handia dago, nork eta nola esaten dituen kontuak.
  • Sasimoduzkoak
  • Neska hori ez da oso fidatzekoa, esan didatenez.

Glosategia

  • Adberbio
  • Aditz
  • Aditz-izen
  • Adizki
  • Adizlagun
  • Aditzondo
  • Adjektibo
  • Argumentu
  • Aspektu
  • Atzizki
  • Izenlagun
  • Izenondo
  • Menderagailu
  • Menderatzaile
  • Morfema
  • Partizipio
  • Perpaus
  • Postposizio
  • Zenbatzaile

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Modu perpausak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3