Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:13:2

Modu perpaus jokatuak

Perpaus nagusi batek adierazitako ekintza nola gauzatzen den adierazten duten perpausak dira moduzko perpausak. Mendeko perpaus hauen bidez, perpaus nagusi batek adierazitakoa nola burutzen den azaltzen da, eta horregatik, moduzko perpausak perpaus nagusiaren osagarri zirkunstantzialak dira, hau da, modua adierazten duten adberbio perpausak. Hori horrela, honela/horrela/hala formen tokia har dezakete perpaus hauek.

Moduzko perpausik arruntenak modu perpaus jokatugabeak dira euskaraz. Hemen, ordea, perpaus jokatuak aztertuko ditugu. Modu perpaus jokatuetan, bost mota bereiziko ditugu.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Modu perpaus jokatuak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3