Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:13:2:5

Sasimoduzkoak

ELGOIBAR HERRI TXIKIA ZEN Benetazko moduzkoak ez diren eta -enez atzizkiaz markaturik agertzen diren mendeko perpausak dira. Perpaus nagusian adierazitakoa berresten dute, haien ordezko izateraino ia, eta horregatik esaten zaie 'sasimoduzkoak', perpaus. Formaz moduzkoak iruditu arren, edukian ez dute zerikusirik perpaus nagusia gauzatzeko moduarekin. Perpaus nagusitik banatuta ageri ohi da eta inola ere ez galdegai gisa.

-enez atzizkiarekin osaturiko perpausak dira sasimoduzko arruntenak, eta askotan esan aditza eramaten dute. Hala ere, badira atzizki hori ez daramaten sasimoduzkoak ere.

  • Gure aitonak dioenez, goizean zerua gorri denean, arratsaldean euria egingo duen seinale.
  • Elgoibar herri txikia zen antzina, argazkiotan ikusiko dugun moduan.
  • MIKELA: Zer dezu gizona? MANU: Errezatzalle eder orrek esan dubenez nork pagatuba bada. (Manu, Uranga, J. I.)
  • Ezpada bear adiña bide, orduan izan oi da bekatu beniala,gizon jakintsu askok, edo geienak erakusten diguenez. (Jaungoikoaren legeko amar aginteen gañean erakusaldiak, Aguirre, J. B.)
  • Adibide klasikoak:
    • Gauza txit itsusia ezpada, ez da duda, eta sospetxa ere bekatu larria, gizon jakintsuak dioenez; alaere lagun urkoa biotzetik amatzen duanak, aienatu bear ditu alegiñean gogorazio oek. (Eracusaldiac, Agirre, J. B.)
    • Kurrutako-k diyoenez neskak aita-amakin juan biar omen du trenian, eta araño eramango omen du Kurrutako neska galtzeko bildurrak. (Donostia, Anabitarte)
    • Nire amaren ezkonahizpa omen da, nire izeba jatorra, berak dioenez; eta bere iloba naizen aldetik, ezin utziko omen nau. (Bost urtian, Altzaga, T.)
  • Gaurko adibideak:
    • Gure amak dioenez, apartamentu honetan ez dago distantziarik, telefono kabina bat baino txikiagoa da eta. (Behi eroak, Iturregi P.)
    • Koldo Mitxelenak dioenez, hur hitza erabili izanen omen zen, orain fruitua bezala hasieran zuhaitza bera izendatzeko ere, Urreta, Urreaga eta erro bereko aztarnak erakusten omen dutenez. (Harrizko pareta erdi urratuak, Perurena, P.)
    • Termodinamikaren bigarren legeak dioenez, entropiak (desordenak) beti egingo du gora sistema itxi batean. (Gloria mundi, Morillo, F.)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Sasimoduzkoak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3