Aditz jokatugabea duten modu perpausak aztertuko ditugu atal honetan. Funtsean, aditz-partizipioa, aditz-izena eta aditzoina oinarri duten perpausak bereiziko ditugu. Hauek dira horietako bakoitzaren barnean aztertuko ditugunak:
Aditz jokatugabea duten moduzko perpausez jardungo dugu atal honetan:
Modu perpaus horiek aditz jokatugabeak dituzte; hemendik aurrera honela izendatuko ditugu atzizkiaren arabera:
–tu formak aditz-partizipio guztiak ordezkatuko ditu, –tu, –n, –i eta bestelako amaierak dituzten partizipio guztiak. Aditz-partizipioan oinarritutako adizkiak izango ditugu hizpide batez ere. Molde bakoitzak bere erabilera eta zehaztasunak ditu, baina guztiek adierazten dute moduzkotasuna, nolakotasuna: “perpaus nagusiak adierazten duena nola betetzen den adierazten dute” eta horrenbestez, moduzko perpausak dira. Hala ere, “modu” kontzeptua ez dago erabat mugatuta, nahiko zabala da, eta beraz, moduzko perpaus guztiak ez dira neurri berean moduzko.
Modua era garbian adierazten dute eta nola? galderari erantzuten diote.
Honelakoak aztertzeko, goiko sortako bigarren adibidea hartuko dugu berriro. Esaldi horrek badu beste interpretazio bat ere:
“Moduaren” kontzeptu garbitik are urrunago doaz, eta kausa-azalpenetik ia zentzu ilatibo hutsera pasatzen dira.
Molde horietako perpausak komaz bereizten dira predikazioaren gunetik, tarteki modura txertatzen direlako. Horregatik, ez dira nola? galderaren erantzun izango, ezta galdegai ere. Denbora-ondokotasuna adierazten dute.
Besteetan ondoriotasuna nagusitzen da, modu-tik hurbilago eta kausa kutsuarekin.
Perpaus nagusiak eta mendekoak subjektu bera ez dutenean zailagoa da modu adiera garbia ematea.
lanaren aipamena nola egin...