Ikusi dugunez, aditz-partizipioa oinarri duten moldeak dira nagusi moduzko perpausetan. Baina hala ere, badira oinarrian aditz-izena dutenak ere. Honela sailkatuko ditugu:
Partizipioan oinarritutako -tu gabe/ezta moldeen baliokidea da hau.
Aditz-forma honek forma lexikalizatuak ere sortzen ditu zenbaitetan:
Adibide horretan “ezkontzaka” izena da, eta “ezkongabea” esan nahi du.
Moduan, eran, gisan eta maneran postposizioak aditz jokatuarekin (-en moduan/eran/gisan/maneran) eta aditz jokatugabearekin (-tzeko moduan/eran/gisan/maneran) joan daitezke. Berez perpaus osagarrietan sartu ditugu, baina nola? galderari erantzuten dioten neurrian, moduzkoak ere badira neurri batean.
Mendeko aditzaren gertaera bukatzear dagoela adierazteko erabiltzen da molde hau, -tu hurran moldearen adiera bera du beraz. Patu txarra adierazten duten aditzekin erabiltzen da batez ere: hil, ito, hondatu, galdu, amildu, lehertu, erori, hondoratu…
Aditzoinean nahiz partizipioan oinarritutako moldea ere erabiltzen da, baina gutxiago:
Esapide eginak ere sortzen dira zenbait aditzekin:
-tzearekin moldeak denbora balioa du gehienetan, baina modu kutsua ere izan lezake. Mendebaldean -tzeagaz erabiltzen da:
Hala ere, modu balioa emateko ohikoagoa da -tu(a)z atzizkia erabiltzea:
-tzekotan moldeak baldintza, denbora eta helburu adiera izan ditzake, besteak beste. Zenbaitetan baita modu kutsua ere:
lanaren aipamena nola egin...