Euskarazko konparazio perpaus motak aztertuko dira atal honetan: batetik, berdintasuna edo desberdintasuna adierazten duten konparazio perpausak; eta bestetik; maila, zenbatasuna eta modua aintzat hartzen duten konparazio perpausak.
Konparazio perpausetan berdintasunari edo desberdintasunari errepara dakioke. Esan nahi da, konparazioak egiten ditugunean, bi kontu bata bestearen parean jartzean, haien artean dagoen berdintasunean edo desberdintasunean ohartzen garela. Horregatik diogu perpausak berdintasunezkoak edo desberdintasunezkoak izan daitezkeela. Hori da lehenbiziko sailkapen nagusia. Baina, bestalde, berdintasunezko edo desberdintasunezko konparazioa mailaz ari garela, hor graduak ere bereiz daitezke: ez da gauza bera “handixeago”, “handiago”, “askoz ere handiago” edo “handiena” izatea. Konparazioan zenbatasuna edo modua ere hartzen da, horregatik, kontuan.
Berdintasuna markatzeko adina, bezain, bezala eta horien antzeko morfemak erabiltzen ditugu. Desberdintasuna adierazteko, berriz, baino…-ago bezalako morfemak. Desberdintasuna adieraztean gehiago eta gutxiago zenbatzaileak ere erabil daitezke zenbatasuna bereizteko.
Ordea, maila konparatzerakoan gutxiagotasunezko konparaziorik ezin da egin euskaraz.
Aditzondo edo izenondo baten mailaz ari garenean sortzen da arazoa. Izan ere, halakoetan, desberdintasuna gehiagotasunezkoa dela besterik ezin dugu esan. Hots, pentsa dezagun bi idazle bereziki onak ezagutzen ditugula. Bat bestea baino hobea (hobea= on + AGO) dela esan dezakegu, hori pentsatzen badugu. Gehiagotasuna adierazten dugu horrela. Baina gehiagotasuna adierazi beharrean gutxiagotasuna adierazi nahi badudu arazoak ditugu: nola esango dugu ez bat bestea baino hobea dela, baizik ez dela bestea bezain ona, edo bestea bezain txarra? Nola adierazi hori -AGO maila hitza erabiliz?
Holakoetan, gutxiagotasuna adierazi nahi denean bi bide hauek ditu euskarak: berdintasuna ukatzea edo kontrako adiera duen beste adjektibo edo adberbio bat erabiltzea, antonimo bat, alegia. Zeharkako bidea da hau (bat bestea bezain ona ez dela adierazteko txarragoa dela esan daiteke, baina orduan konparazioa txar izenondoaren gainean egiten dugu, eta ez jatorrizko on izendoan oinarrituz. Horregatik diogu zeharkako bidea dela. Hemen ditugu bi bideak, adibidea aldatuz:
Hori du euskarak biderik arruntena. Baina batzuetan ezin du saihetsi kontua, eta zeharkako bide horren bitartez nekez adieraz dezake behar den zehaztasunez erakutsian utzi nahi den konparazio maila. Zientzietan, esaterako, sarri aipatu izan da halako egiturak behar direla, zehaztasunaren mintzatzekotan, eta zeharkako bideek ez dutela lekurik, zehaztasuna erabat galdurik geratzen baita. Adibidez, bi pobre elkarren artean erkatu nahi baditugu, bistan da ezin esan dela “hain pobrea ez den” lagun horretaz ari garela, bestea baino “aberatsagoa” dela.
Hori zehaztasunez adierazteko, zehar bideak erabili gabe, bada gutxiagotasunezko konparatiboen adibide bat edo beste literaturan. Holako moldeak hartzen dituzte:
Nahi bada, goiko adibidea ekarririk berriz ere hona, hau esan daiteke, hain ona ez den idazleaz:
Superlatiboarekin ere aurkitzen dira holako arazoak. Eta irtenbide hau ikusten da noizbehinka:
Beraz, holako zerbait:
Lehenbiziko adibidean konkistatzaile guztiak txarrak zirela ari gara presuposatzen, eta bigarrenean Vargas Llosaren liburu guztiak onak direla. Beharbada ez da egia ez bata ez bestea, baina hemen kontua ez da hori, baizik nolako egiturak erabiltzen ditugun euskaraz holakoak adierazi nahi ditugunean.
Bestalde, <gutxienik + adjektiboa + -EN> esamoldea ere erabil daiteke, baina ez da ohikoena:
Dena den, badirudi egokiena dela holakoak ezinbestekoak direnean bakarrik erabiltzea, ez baitu usu erabili hori euskarak bere historian, eta mintzatzen garenean ere aski bazterrekoak baitira.
Perpaus batean mailaka daitekeen osagai bat (adjektibo sintagma, adberbio sintagma) edo zenbatu daitekeen izen sintagma bat dugunean, beste perpaus bat har daiteke erreferentzia gisa konparazioa egiteko. Perpaus nagusiko osagai horren inguruan egingo da konparazioa, maila edo kantitatea jarriz, eta maila hori zehazteko, beste perpaus bat erabiliko da. Zer zerekin alderatzen den kontuan hartuz, berdintasunaz eta desberdintasunaz gain, maila, zenbatasuna eta modua ere konpara daitezke.
Konparazio gaia kantitatea ere izaten ahal da: iturri batek beste iturri batek baino ur gehiago, edo gutxiago eman dezake; liburu batek beste batek baino orrialde gehiago edo gutxiago izan dezake, irudi gehiago edo gutxiago; etxe batean haurride gehiago edo gutxiago bizi daitezke; jatetxe batean beste batean baino bazkari gehiago edo gutxiago eman dezakete. Hori zehaztu nahi dugu azken batean: zenbat ur gehiago, zenbat orrialde gehiago, zenbat haurride gehiago,zenbat bazkari gehiago, eta abar.
Ohart gaitezen, dena den, konparazio morfema izenaren (edo konparagaiaren) ezkerrean nahiz eskuinean joan daiteke, ezkerrean joatea baldin bada arruntena ere (euskalki kontua da):
Bezala morfemaren bidez egiten da hemen konparazioa, horrenbestez, NOLA galderari erantzunez, modua da konparazioaren gaia.
Bezala morfemarekin aditzondoak osatuko ditugu beti. Dena den bezain maila konparazio morfema dagokion izenondo edo aditzondoari erantsiz, modua graduatu ahal izango dugu.
Bezala morfemak berdintasuna adierazten du beti baina desberdintasuna adierazteko, berdintasuna uka daiteke, ez partikula erabiliz.
Holako konparazioak egiteko adina morfema ere erabiltzen dugu. Dena den, adina morfema izen sintagma baten osagai izan daiteke (adina diru), baina aditzondo bat ere osa dezake zuzenean berak bakarrik (adina).
lanaren aipamena nola egin...