Konparazio egituretan osagai hauek biltzen dira: bi atal eta kuantifikatzailea.
Konparazioan bi perpaus elkartzen ditugu beti: bigarrenean kuantifikazioa edo maila ezartzen da, eta lehenbizikoan erreferentzia-puntua edo araua. Bi atal hauek egitura paraleloa izaten dute.
A (konparazio perpausa) | + | B (perpaus nagusia) |
---|---|---|
erreferentzia puntua edo araua | + | kuantifikazioa |
A (erreferentzia puntua) | B (perpaus nagusia) |
---|---|
Miren baino | azkarragoa da Amets |
zurea baino | handiagoa da nire etxea |
B atalean kuantifikazioa ezartzen da, eta horretarako, azkar/handi adjektiboei -ago maila-hizkia ezarri zaie, goiko adibideetan.
A eta B atalek egitura paraleloa izan ohi dutela esan dugu, baina gerta liteke erreferentzia puntua ez aipatzea, eta testuinguruak argitzea informazio hori:
Lehenbiziko adibidean erreferentzia puntua agerian dago: zuk erosi duzun (liburu) hori. Eta horrekin konparatuz erabakitzen dugu nire liburua berriagoa dela. Aldiz, ondoko bietan ez dugu erreferentzia puntua agerian uzten, eta testu inguruak argitzen digu guztia.
Erreferentzia puntua agertzen denean, konparazio perpausak, mendekoak alegia, -(e)n menderagailua hartzen du aditzean (zenbaitek -eNA atzizkia erabiltzen duten arren, badirudi erabilera hori aski bazterrekoa dela, eta gramatikaren ikuspuntutik aski eztabaidagarria). Aditza isil daiteke, ordea.
Konparazio perpausetan maila-hizkia eta konparazio morfema izaten ditugu: bezain, bezala eta halakoetan zenbatzailea eta perpaus txertatua lotzen dituen elementua hitz bakar batean ageri dira (bez+hain, bez+hala).
baino…-ago eta halako egituretan, berriz, bi elementuak ez daude bat eginik.
Perpaus nagusiko kuantifikatzailea izen sintagma, adjektibo sintagma edo adberbio sintagma baten osagaia izango da. Maila-hitzak dagokien maila- edo zenbatzaile-sintagmako buru izango dira. Horrela, ikus dezagun adibide hau:
Perpaus horretan xarmanki adberbio sintagma ageri da. Eta adberbio sintagma horrek konparazio perpaus bat hartzen ahal du osagai gisa:
Mendeko perpausean dago konparazio morfema (bezain, aldi berean maila hizkia), perpaus txertatuaren buru dena. Eta horrek guztiak, hau da, perpaus txertatuak gehi xarmanki adberbioak, adberbio sintagma osatzen du:
Eta holako egitura guztietan antzeko analisia egin daiteke:
Kasu horretan [zuk idatzi duzun adina] perpausa gutun izenaren osagaia da, eta guztiak izen sintagma osatzen du:
Hau da, hainbeste gutun esango bagenu bezala. Konparazio perpausak hainbeste zenbatzaileak betetzen duen paper bera betetzen du.
Desberdintasunezko konparazioan baino (konparazio morfema) alde batetik eta -ago (maila hizkia) bestetik agertzen dira. Beraz, konparazio morfemak zubi lana egiten du; konparazio sintagmaren burua da, eta sintagma konparatibo hori perpaus nagusiko osagai baten osagai bihurtzen du.
Mendeko perpausa: [zu joan zinen] Maila sintagma: [zu joan zinen baino dotoreago]
Hori maila sintagma da, eta adjektibo sintagma (egia esan, adberbio sintagmatzat ere har daiteke kasu honetan).
Baina konparazio sintagmak adberbio sintagma garbi bat ere osa dezake zuzednean. Hala gertatzen da bezala morfemarekin, baita adina kuantifikatzailearekin ere, izen sintagma baten determinatzaile lana egiten ez duenean.
Mendeko perpausa: [Zuk atzo abestu zenuen]
Adberbio sintagma, nola galderari erantzuten diona (perpaus txertatua + konparazio morfema/adberbioa): [Zuk atzo abestu zenuen bezala]
Konparazio morfemak | |
---|---|
Berdintasunezko konparazioa | Desberdintasunezko konparazioa |
adina, adinbat, beste, bezainbat, bezain | baino…-ago |
Kantitatea konparatzeko: bezain Zenbatasuna konparatzeko: adina, bezainbat, beste
lanaren aipamena nola egin...