Konparazio morfema hauek postpositiboak direla esan dugu. Horrez gain, perpaus konparatiboa ere dagokion sintagmaren ezkerretara kokatzen da. Horrenbestez, perpaus konparatiboa adjektibo, aditzondo edo izenaren ezkerretara joango da, konparazio morfema eskuinean duela.
Bainorekin, ordea, hurrenkera hori hautsi egin daiteke.
Konparazio morfemaren eta dagokion sintagmaren artean beste osagairen bat ere sar daiteke gainera.
Honela ere eman daiteke perpaus hori:
Lau adibide hauetan hainbat hurrenker jaso dira: bigarren eta hirugarren adibideetan gaztelania mintzagaia perpaus osoaren aurrean edo atzean doa; lehen eta laugarren adibidean, berriz, euskara baino perpaus konparatibo murriztua lekuz aldatuta ageri da.
Adinarekin ere ohiko ordena aldatu egin daiteke:
Bezainekin ez dago halako askatasunik ordenean:
Bestalde, perpaus konparatiboa izen sintagmaren barneko adjektibo bati dagokionean, adjektiboak perpaus konparatiboa “beregana” dezake, egitura osoa izenaren eta determinatzailearen artean ezarriz:
Hala ere, halako perpaus konparatiboak adberbio sintagmetan eta izen predikatuetan erabiltzen ditugu batez ere. Zenbatzaileak ageri direnean ere antzeko zerbait gertatzen da (ikus konparazio perpausa eta zenbatzailea)
lanaren aipamena nola egin...