Orain arte konparatiboaz aritu gara. Perpaus konparatiboak maila-hitzaren edo zenbatzailearen lekua bete dezakete. Konparazioa berdintasunezkoa eta desberdintasunezkoa izan liteke. Berdintasuna adierazteko hain morfema erabiltzen dugu erreferentzia-puntua aipatu nahi ez dugunean. Erreferentzia puntua eman nahi dugunean, berriz, bezain:
Desberdintasuna adierazteko, berriz, -ago atzizkia erabiltzen dugu. Halakoetan erreferentzia puntua jaso nahi badugu, bainodun perpaus bat erantsiko diogu -ago-dun adjektibo edo adberbio konparatiboari:
-ago atzizkiaren parean -en (-egi) atzizkia ere badaukagu, eta -ago atzizkia onartzen duten hitz guztiek onartzen dute.
-en atzizkia duten adjektibo eta aditzondo horiek superlatiboan daude. Maila adierazten dute, maila gorena.
Gramatiketan bi superlatibo bereizi ohi dira:
Superlatiboa | |
---|---|
Absolutua | oso handia, polit-polita, ikaragarri garestia… |
Erlatiboa | handiena, politena, garestiena… |
Superlatibo absolutuan zerbaiten “tasuna” maila gorenekoa dela esaten da, beste erreferentziarik hartu gabe. Superlatibo erlatiboan, berriz, beste zerbaitekin alderatzen dugu tasun hori. Esparru bat finkatzen dugu eta esparru horretan zerbait handiena, politena, garestiena dela esaten dugu. Horregatik dute egitura hauek zerikusia konparatiboarekin.
Lehenengo adibidean, Aitzolen azkartasuna taldeko kideei erreferentzia eginez aipatzen dugu hemen, haiekin konparatuz. Bigarren adibidean, konparazio berdintsua egin dugu, baina oraingoan taldeko kide guztiekin alderatu dugu. Konparazioa antzekoa da bietan, baina forman aldea dago: lehenengo adibidean adjektiboa maila superlatiboan jarri dugu; bigarren adibidean, berriz, maila konparatiboan. Sintaxian ere aldea dago bien artean: konparazioan erreferentzia puntua kontuan hartzen ez bada, perpaus bakuna izango dugu:
-ago-rekin, -egi-rekin eta -en-ekin ere egin litezke halakoak:
Baina konparatiboan maila zehaztu nahi badugu, beste perpaus bat har dezakegu erreferentzia gisa, eta egitura konparatiboak sortu:
Lehenengoan “lagunak” dira erreferentzia: bigarrengoan, berriz, “haiek esandakoa”. -egi atzizkia duen adjektibo bat erabiltzen badugu, adjektibo horren maila ez dugu beste ezerekin harremanetan jartzen, helburu perpaus batekin edo destinatiboan doan sintagma batekin ez bada.
Superlatiboan ere zehatz daiteke gorentasun hori zein esparrutan gertatzen den:
Lehenengoan “denda” da erreferentzia; bigarrengoan “nik inoiz ikusi ditudan ordenagailuak”; eta hirugarren adibidean “aurten kaleratu diren ordenagailu guztiak” hartzen dira kontuan, garestiena zein den esateko. Beraz, superlatibo erlatiboak zerbaitekin du erlazioa, konparazio esparru bat du. Konparazio esparru hori -ko atzizkidun sintagma baten bidez (dendako) edo perpaus erlatibo baten bidez (nik inoiz ikusi dudan, aurten kaleratu duten) adierazten da. Horrez gain, superlatiboan doan sintagma horrek izen sintagma partitibo bat ere eraman dezake ezkerrean.
Superlatiboaren ezkerrean doan perpaus hori erlatiboa da, eta ez egitura konparatiboetan ageri dena bezala, konparazio morfema bati loturik datorren perpaus txertatu berezi bat:
Inon den eta ikusi ditudan ohiko perpaus erlatiboak dira, eta beraz, ezin dugu, esaterako, aditza isilarazi. Perpaus konparatiboetan bai, ordea.
Beraz, -ago, -en eta -egi atzizkiak ditugunean, egiturak ezberdinak dira:
Superlatibo erlatiboetan esparru bati egin behar zaio erreferentzia baina “ahala” ere izan liteke erreferentzia esparrua: ahalik eta, ahal den, hainbat, albait…
Atal honetan bi kasu bereiziko ditugu: izen sintagmak eta adjektibo sintagmak batetik; eta aditzondoak bestetik.
Gauza bera gertatzen da “ahal” gabe ere, superlatiboan aditzondo bat jartzen dugunean:
Adibide horiek erakusten dute aditzondo bati superlatiboa eranstean -en, -ena eta -enik hirurak ageri direla. Hala ere, badirudi ahalik eta ahal den ageri direnean, mugatzailearekin (-ena) edo partitiboan (-enik) erabiltzea izan dela ohikoena orain arte, orain -en nagusitzen ari bada ere. Albait eta ainbat-ekin, berriz, -en da ohikoena.
Gure inguruko erdaretan askoz gertuago daude konparatiboa eta superlatiboa, euskaraz baino. Euskaraz ongi bereiz daitezke txikiagoa eta txikiena, bai formaz eta bai esanahiz. Hala ere, erdaren eraginez edo, perpaus erlatiboa tartean denean nahasteak sortzen dira.
Bi horiek esanahi erabat ezberdina dute eta ezin dira bata bestearen ordez erabili. Lehenengo perpausa konparatiboa da, eta zerbait beste zerbait baino urrutiago dagoela ulertu behar dugu. Horregatik, jakintzat ematen dena nekeza gertatzen delako edo, batzuetan konparazioaren bi parteak adieraztea eskatzen da.
Bigarren perpausa, berriz, superlatiboa da, superlatibo erlatiboa. Denetan gertuen dagoenaz ari garela ulertu behar dugu hor. Horregatik hain zuzen, konparatiboarekin erabil liteke bat zenbatzailea. Superlatiboa, berriz, artikulu soilarekin joaten da:
lanaren aipamena nola egin...