Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:5:5

Eredu erromanikoz osatutako konparazio perpausak

Konparazio perpausetan bi eredu nagusi daude: eredu arrunta eta eredu erromanikoa. Orain arte aztertu ditugun konparazio egitura gehienak eredu arruntaren arabera sortutakoak izan dira eta orain eredu erromanikoari egingo diogu tartea.

Eredu arrunta

Hauxe da konparazio perpausen egitura arrunta:Pizza

[perpausa + konparazio morfema (bezain/adina/baino)] + {adjektiboa/izen sintagma/adizlaguna}
  • Ander (den) bezain jatorra da Mikel.
  • Maddik (jan duen) adina pizza jan du Garazik.
  • Haizea (etorri den) baino azkarrago etorri da Nerea.
Konparazioa
Berdintasuna Desberdintasuna
maila zenbatasuna modua maila zenbatasuna modua
bezain adina, beste, bezainbatbezala, legezbaino…-agobaino gehiago/gutxiagoez bezala

Eredu erromanikoa

Konparazio perpausak eredu erromanikoari jarraituz ere osa daitezke, hau da, jatorriz galde hitzak diren elementuak erabiliz. Halakoetan nola izaten da galde hitz erabiliena. Berdintasunezko konparazioa adierazten dute perpaus hauek eta zenbatasuna, maila eta modua konparatzeko erabil daitezke. Egiturari dagokionez, perpaus nagusian ezartzen da kuantifikatzailea (hainbat/hain/halako…) eta mendekoan konparazioaren erreferentzia puntua:

  • Zure ama hain jator da, nola eder.

Adibide horretan, jatortasun mailarekin konparatzen da edertasun maila. Hain hori zenbat den jakiteko aurrekaria perpaus txertatuak ematen digu, nola osagaiaz hasten denak. Perpaus konparatibo arrunten informazioa ematen dute, baina taxua aldatzen da, erreferentzia gisa hartzen den perpausa perpaus nagusiaren ondoren ematen da:

  • eredu arrunta: < A (erreferentzia puntua) - B (perpaus nagusia) >
  • eredu erromanikoa: < B (perpaus nagusia) - A (erreferentzia puntua) >

Goiko adibidean perpaus txertatua murriztu egin dugu, baina gainerako konparatiboekin bezala, aditza eta beste zenbait osagai ere ager daitezke. Aditza jartzen badugu, marka egokiz hornitu behar dugu, bait- aurrizkiaz edo -en atzizkiaz. Bait- aurrizkia ekialdeko euskalkietan erabiltzen da gehiago, -en atzizkia, berriz, mendebaldekoetan:

  • Ez dago guretzat gauza lagungarriagorik nola den lagun baten aholkuak entzutea.
  • Erakundeek arreta gehiago emango baliote, ez litzateke euskara hain ahul nola gaur egun baitago.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Eredu erromanikoz osatutako konparazio perpausak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3