Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:6:2

Perpaus osagarri jokatuak

Perpaus osagarriak aditz jokatudunak nahiz jokatugabedunak izan daitezke. Eta jokatuetan batzuk subjuntiboak dira eta beste batzuk ez-subjuntiboak. Ildo horretan, perpaus lokabe gehienak (aginteran salbu) jokatuak izaten dira; mendekoetan, aldiz, aditza jokatua edo ez jokatua izan daiteke.

  • [Etxea garbitzen lagun diezaiodala] eskatu dit amak.
  • [Etxea garbitzen laguntzeko] eskatu dit amak.

Zenbaitetan, ordea, ez dago aukerarik eta mendeko perpausak jokatua edo ez jokatua izan behar du nahitaez:

  • Jokatua:
  • [Etxea garbitu duela] esan digu amak. Axeri Boda dantza-ikuskizuna
  • *[Etxea garbitzea/garbitu/garbitzen] esan digu amak.
  • Ez jokatua:
  • [Dantza eskolara joatea] asko gustatzen zaio Mikeli.
  • *[Dantza eskolara joaten dela/joan dadin] asko gustatzen zaio Mikeli.

Perpaus jokatuetan subjektu-objektuen pertsona eta numeroarekiko komunztadura adierazten duten adierazleak ageri dira aditzean. Ez jokatuetan, aldiz, ez dago halakorik aditzean:

  • [Garrantzitsua da txikitan guk denok ongi ikas dezagun]=[Garrantzitsua da txikitan guk denok ongi ikastea]
  • [Ezinbestekoa da denok zerbait egin dezagun proiektua aurrera aterako bada]=[Ezinbestekoa da denok zerbait egitea proiektua aurrera aterako bada]

Denborazko kategoriak ere falta dira perpaus ez jokatuen aditzean.

  • [Garrantzitsua da txikitan guk denok ongi ikas dezagun]=[Garrantzitsua da txikitan guk denok ongi ikastea]
  • [Garrantzitsua zen txikitan guk denok ongi ikas genezan]=[Garrantzitsua zen txikitan guk denok ongi ikastea]

Aditzak ez dituenez denborak markatzen, bestelako osagaien bidez egin behar da:

  • Mirenek beti nahi du [gu estu eta larri ibiltzea lanean]
  • Kulturako arloburuak bazekien berandu zela baina [gaur bertan egiteko] eskatu dit.

Bestalde, adizki jokatuekin eta ez jokatuekin marka erabat ezberdinak erabil daitezke: jokatuekin, -eLA eta -eN dira ohikoenak; ez jokatuekin, berriz, -TZEA, -TZEKO, -TZEN, -TU eta beste batzuk.

Perpaus osagarri jokatuen sailkapena

Konplementazioaren hiru osagai-motak konbinatuz, perpaus osagarri jokatu hauek era litezke:

Euskaltzaindiak honetaz

Euskaltzaindiak gai hau EGLU-V liburukian aztertzen du.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Perpaus osagarri jokatuak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3