-TZEN eta -TZERA motako perpaus osagarri jokatugabeek ez daukate kidekorik jokatuetan baina -TZEKO perpausek bai: subjuntiboko perpausa (-(e)N eta -(e)LA) amaieradunak.
Lehen ere esan dugu helburuzko perpausetatik gertu daudela zerta(ra)ko moldeko osagarriak esanahiz eta haien forma bera dute bai jokatugabeek beti (-TZEKO) eta bai jokatuek sail batean (subjuntiboa + -N). Zer alde dago orduan, halako osagarrien eta helburuzkoen artean?
Honelako perpausak aztertuko ditugu atal honetan:
-TZEN, -TZEKO eta -TZERA perpausen aldea adieran:
-TZEN | -tze prozesu bat, bere irautean | →→→ |
-TZERA | mugimendu bat -tze helmuga batera | → |
-TZEKO | gertakizun den lorpena, prozesu baten jomuga: lorkizuna | >lor. |
Lorkizunaren noziotik elementu bat baino ez da falta helburu/asmora, lorpen hori bilatuko duen borondate bat hain zuzen. Bestalde, lorkizuna bera lotuta dago helmugaren ideiarekin, zertarako horren formak zertara ere biltzen baitu.
Hain zuzen ere, -(RA)KO atzizkiarena bera da -TZEKO perpausen -KO hori:
norako: Iruñe(ra)ko |
[leku-adiera, baina zerta(ra)ko zentzua ere har dezake: hara eramateko] |
noizko (zer eguneta(ra)ko): Etziko |
[denbora-adiera, baina zerta(ra)ko zentzua ere har dezake: orduan erabiltzeko] |
zertarakoi (osagarria): Pertsona asko daude Behobia-Donostia lasterketan parte hartzeko. |
[lorkizuna, baina ez borondatedun baten asmorik] |
zertarako2 (helburuzkoa): Ondo entrenatu behar gara Behobia-Donostia lasterketan parte hartzeko. |
[lorkizuna eta borondatedun baten asmoa] |
Helburuzkoetatik gertu egon litezke batzuetan baina esan dugunez, borondatedun baten asmoa adierazten dutenak bakarrik joko ditugu helburuzkotzat. Horrenbestez, beste hauek osagarritzat joko ditugu:
Hala ere, oso gutxi aldatuta, Etxeparek berak helburuzko bihurtu du beste esaldi bat:
Helburuzkoen eta osagarrien artean, beste sorta bat ere aipa liteke, lorkizuna patutzat ulertuta. Halakoetan, patu hori eragiten duen norbait daukagu perpaus nagusian baina ez da haren nahia patu hori ekartzea:
Bestalde, predikatu gobernatzailean ekintza garbirik ageri ez denean (izan edo ukan hutsekin, edo aditza isildurik dagoenean) borondatea baino gehiago erabilera adierazten dela dirudi (egilearena zein gauzarena), eta horrenbestez, helburuzkoetan zein osagarrietan sar litezke halakoak, edo patuarekin lotutakoak bezala, tarteko sail berezi batean:
Adibide horretan aski litzateke ekarri aditza txertatzea esaldia helburuzkoetan sailkatzeko.
Halakoak mugan dauden esaldiak dira, baina lorkizun kontzeptuak horiek guztiak biltzen ditu: asmoa (borondatedun batena), erabilera (gauzarena edo norbaitek ematen diona) eta patua (lorpena zoriaren araberakoa denean). Nolanahi ere, bi muturrak ongi bereiz litezke:
Perpaus nagusiaren aldetik begiratuta, -TZEKO perpaus guztiek (osagarriek zein helburuzkoek) gertakizun dagoen zerbait adierazten dute, etorkizuna, alegia, geroaldiko -KO marka ere jasotzen baitu:
Azkenik, [subjuntiboa + -la] sailekoak ere badaude, jokatuen kidekoak direnak. Horiek, bestelako predikatuekin elkartu arren, lorkizun edo etorkizuneko lorpen baten kutsua daukate. Zehar-estiloan emandako agintera dirudite, eta horregatik erantzuten diote zer galderari eta ez zerta(ra)ko galderari.
Lorkizuna ni itzultzea izango litzate; gobernatzailea adierazpen aditz bat da, aginteraren zentzua biltzen duena (agindu/eskatu) edo bil dezakeena (esan/*adierazi).
Izen baten osagarritzat ere jo litezke horiek, izen hori aditzean bilduta egon arren. -(ra)ko atzizki horretaz osatutako sintagma guztiei dagokie auzi hori, eta ez perpausezkoei bakarrik: eskolarako mahai bat/mahai bat eskolarako.
Perpaus nagusiak kontrolatzaile izan daitekeen erreferenterik baldin badauka, kontrola ezartzen da:
Erreferenterik ez daukaten hainbat kasu ere badaude hala ere, eta zehazgabetasuna nagusitzen da halakoetan:
Beste batzuetan ez dirudi erreferentziakidetasuna nahitaezkoa denik:
Bigarren adibide horretan badago erreferentziakidetasuna, baina ez subjektuarena. Hala ere, erreferentziakidetasuna eta kontrola ez dira gauza bera, kontrola ezinbestekoa baita. Adibide honetan ikus daitekeenez, predikatu horrek ez du nahitaez kontrolik behar:
Horrenbestez, -TZEKO (zertan/zertara) perpaus osagarriak kontrolatuak dira, (zertarako) perpausak, berriz, ez; baina predikatu askorekin konbinatuz kontroldun egiturak sortzen dira.
-TZEKO (zer) perpaus osagarrietan ere, kontrola ez da sistematikoa:
Zer moldeko egituretan perpausa bera da objektu posible bakarra, eta beraz, ez dago kontrolatzaile izan daitekeen objekturik. Subjektuak askotan ezartzen du erreferentziakidetasunen bat baina datiboak baino nekezago ezartzen du kontrola.
Aditz soilezkoetan, zer galderari dagozkion sailekoak dira nagusi:
AGINDU du/dio (esan, manatu…) |
---|
(Kd) |
(+egiletasuna) |
ESKATU dio (erregutu…) |
(Kd) |
(+egiletasuna) |
Predikatu gobernatzailea isilduta egon liteke:
Aditz-predikatu konplexuagoak ere badaude:
Halakoetan, aditz soilezkoetan bezala, datiboa ageri bada, kontrola ezartzen du:
Zerta(ra)ko galderari dagozkionetan ere aurkitzen ditugu halako predikatu konplexuak, izan aditzaz osatuta gehienetan:
Gobernatzaile esplizituena azkena da, naikuak dira. Lehenengoan (lan senzillua da) kuantifikazioa inplizitua da: txurreroaren lana xume(egi)a da hartatik asko irabazteko.
Testu gehienetan ugariagoak dira -TZEKO perpaus osagarriak -TZEKO helburuzkoak baino. Pasarte askotan, gainera, ez da ageri helburu jakin bat betetzeko borondatea ager lezakeen pertsonaiarik.
Hainbat -TZEKO perpaus izenlagun mota daude:
-TZEKO perpaus horiek izen-sintagmen atalak dira eta agindu, keinu, jakin-min eta eskubide dira izen-sintagma horien izen-ardatzak. Izen batek gobernatutako -TZEKO perpausen artean (aditzaren mende daudenen kasuan bezala), perpaus osagarriak eta osagarri ez direnak bereizi behar dira. Perpaus izenlagun osagarrietan ez dago beti argi aditzak ala izenak gobernatzen dituen.
Adibide hauetan argi ikusten da -TZEKO perpausa izenaren edo aditzaren mende dagoen:
Hirugarren eta laugarren adibideak berdinak dira egituraz baina ez esanahiz: hirugarrengoak lehenengoaren (helburuzkoa) antza dauka, ahaztutako betaurrekoen funtzioa edo helburua zein den adierazten duelako; laugarren adibideak bigarrenaren (osagarria) antza dauka, hartutako erabakiaren edukia adierazten duelako. Beraz, egituraren aldetik -TZEKO perpaus izenlagunak berdintsuak izan arren, esanahiari dagokionez aditzaren mende dauden helburuzko perpausen kidekoak eta perpaus osagarrien kidekoak bereizi behar ditugu.
-TZEKO perpausetan gramatika-egitura ezberdin bik hitz-hurrenkera bera izan dezakete:
Adibide horiek bi modutara ahoska daitezke, etena eginez edo etenik gabe:
Lehenengoan, [dantza egiteko] eta [espartinak] osagaien artean etena egin dugu, eta aurreko osagaia [dantza] da perpausaren mintzagaia. Perpaus horrek galdera hauei erantzun diezaieke: “dantza egiteko, zer erosi dizue amari?” edo “zer erosi diozue amari dantza egiteko?”. Bigarren moldean, berriz, ez dugu etenik egiten, eta osagai prosodiko bakar batean ahoskatzen dugu [dantza egiteko espartinak] hitz-segida. Perpaus horrek “zer erosi diozue amari?” galdera orokorrari edo “zer espartin mota/zelako espartinak erosi dizkiozue amari?” galdera zehatzari erantzuten die.
Lehenengo moldeak ezin die erantzun “zer espartin klase” edo “zelako espartinak” galderei; eta bigarrena ez da “zertarako erosi” galderarentzako erantzun egokia. Izan ere, lehenengoa aditzak menderatzen duen helburu-perpausa da, ez du osagairik osatzen [espartinak] izenarekin. Horregatik, bi osagai horiek, perpausa eta izena, arazorik gabe banatu daitezke hitzen ordena aldatzean:
Horrez gain, osagai bietako bati buruzko galdera egin dezakegu, besteari eragin gabe.
Horrenbestez, lehenengo adibidean (eta hitzen ordena aldatuz jasotako aldaeretan eta hurrengo bi galdera posibleetan), aditzak menderatzen dituen -TZEKO perpausak (mota batekoak zein bestekoak), osagai beregainak dira perpaus nagusian:
Horietan guztietan, egitura hau dago oinarrian:
Bigarren moldea, berriz, dantza egiteko espartinak erosi dizkiogu amari etenik gabe irakurtzen dugu eta “zer espartin mota erosi diozue amari?” galderari erantzuten dio. “Zer motatako espartinak” diren esaten digu perpaus horrek eta [dantza egiteko] eta [espartinak] ezin dira banatu esanahia aldatu gabe:
Egitura horretan -TZEKO perpausa izen sintagmaren barnean dago, hau da, izenak menderatzen du:
Horregatik izan dezake goiko galdera horrek beste erantzun hau ere, izena ezabatuta:
Aditzarekin doazen -TZEKO perpausak eta izenarekin doazenak ezberdinak direnez, biak batera ager daitezke perpaus berean:
Izen sintagma bakoitzak -TZEKO perpaus bakarra onartzen du eta beraz, -TZEKO perpaus bat baino gehiago dutenak ezinezkoak dira, biak juntaduraz elkartuta ez badaude behintzat:
Izenaren mende dagoen -TZEKO perpausa -REN eta -KO izenlagunen parekoa izan ohi da, aditza izen bihurtzen duen -TZE atzizkiari -KO marka erantsita sortzen baitira perpaus hauek. Gainerako izenlagunekin alderatuta, nahiko hurrenkera askea dute -TZEKO perpaus izenlagunek:
Esanahiaren aldetik, -TZEKO atzizkia daramaten perpausetan, izenarekin askotariko harreman semantikoak dituzten osagaiak aurki daitezke, izenaren izaera semantikoaren arabera, biana harreman horiek bi mota nagusitan banatzen dira: osagarriak eta osagarri ez direnak.
Izen batzuekin, izenaren helburua edo funtzioa adierazten du -TZEKO perpausak, hau da, zertarako? edo zer motatako? galderei erantzuten die. Perpaus horiek aditzaren mende dauden -TZEKO helburuzko perpausen kidekoak dira:
Adibide horien artean, lehenengo moldekoak aditzaren mende daude; bigarren moldekoak, berriz, izenaren mende. Denek dute adiera antzekoa: aditzaren mendekoetan, aditzak adierazten duen ekintzaren helburua; eta izenaren mendekoetan, izenaren helburua edo funtzioa. Beraz, formaren aldetik adizlagunak dira batzuk eta izenlagunak besteak, baina antzeko esanahia dute denek.
Beste batzuetan, ordea, -TZEKO perpausak ez die zertarako? edo zer motatako? galderei erantzuten, zer? galderari baizik. Esanahiari dagokionez perpaus osagarriak dira hauek:
Aditzaren mende dauden perpaus osagarriak (lehenengoa eta hirugarrena) eta -TZE-KO perpaus izenlagunak (bigarrena eta laugarrena) antzekoak dira esanahiari dagokienez; erabaki, agindu eta antzeko izenen esanahiak berez dakar zerbait egiteko erabakia/agindua adiera. Izen horiek antzekotasun semantiko handia dute aditz iragankorrekin. Horrenbestez, -TZEKO perpausak izenarekin daukan harremana eta perpaus batean osagarriak aditzarekin daukana parekoak dira esanahiaren aldetik: aholku, uste, iritzi, beldur, kezka, ohitura, behar, arrazoi, arrisku, keinu…
Zenbaitetan, -TZEKO perpaus osagarrietan, zalantzazkoa da aditzaren ala izenaren mende dagoen perpausa:
Lehenengo adibidean, perpaus jokatugabea eskari izenaren mende dago; baina bigarren adibidean zalantzazkoa da, eskari izenaren ala egin aditzaren mende dagoen. Esanahiaren aldetik sinonimoak dira ia, baina bigarren adibidean egin aditzaren mende dago perpaus jokatugabea, baina aditz horrek eskaria egin esapidea osatzen du eta horregatik zalantza sortzen du, ez ote den lehenengo adibidearen berdina baina hitz hurrenkera aldatuta.
Hala ere, ongi aztertuz gero, bigarren adibide horrek bi esanahi izan ditzake:
Bi adiera horiek onartuz gero, lehenengoan perpausa osagarria da; bigarrengoan, berriz, helburuzkoa.
Horrenbestez, bi adibideak ezberdinak dira formaz, egitura ezberdina dute (batean izenlaguna eta bestean ez), baina adierarik arruntenean antzekoak dira, lehenengoan eskari izena delako gobernatzailea eta bigarrengoan (eskaria) egin esapidea.
Aditza gobernatzaile den adibideetan, aditzak predikatu konplexua osatzen du izenarekin: arazoa izan, erabakia hartu, arriskua eduki… Halako esapiderik osatzen ez duten aditzen kasuan kontuak oso ezberdinak dira eta esanahi-antzekotasunak desagertu egiten dira:
Bigarren perpaus horrek izan dezakeen adiera egoki bakarra helburuzkoa da: egindako kritikaren helburua da hautagai aurkeztea.
Horrenbestez, -TZEKO perpaus izenlagunak izen gobernatzaileen aurretik agertzen dira normalean, baina orain arte aipatu ditugun adibide batzuk ez dira perpaus izenlagunak, ez dituztelako izen batek gobernatzen:
-TZEKO perpausak denbora edo modua adierazten duten izenen (garai, sasoi,denbora, egun, urte, era, modu, gisa) izenlagunak izan daitezke:
Izen Sintagma zenbaitetan izena isildu egiten da, eta hala sortzen dira -TZEKOTAN eta antzeko esapide eliptikoak:
-TZEKO ASMOTAN bezalako esapideetako izena isilduz sortzen dira goiko forma horiek, eta “zerbait egiteko asmoa izatea” da esanahia. (ikus kausazko eta helburuzko perpaus jokatugabeak). Modu berean sortzen dira baldintzazko -TZEKOTAN motakoak ere (ikus Baldintza perpaus jokatugabeak) eta denborazko -TZEKOAN motakoak (ikus Denborazko perpaus jokatugabeak).
Beste esapide askok ere badute -TZEKO perpaus izenlaguna oinarrian, konparazio-esapide hauek, esaterako: -TZEKO ADINA/LAIN, -TZEKO BEZAIN/BESTE/BEZAIN BESTE…
-TZEKO perpaus jokatugabeak bezala -TZEAREN perpaus jokatugabeak ere badaude, nahiz eta literatur tradizioan gutxiago erabiliak izan. Honelako adibideetan, -TZEAREN daramaten aditzek perpausa osatzen dute eta osagarriak har ditzakete (uhin eraztuna hartzea, bere ondoko hotelean ostatu hartzea). Esanahiaren aldetik, -TZEKO perpausen baliokideak dira:
Hala ere, -TZEAREN perpausak ez dira beti -TZEKO perpausen baliokideak:
Perpaus jokatugabeak gertatutako zerbait adierazten du, ez gerta litekeena; -TZEKO perpausaren zentzu prospektiboa barik, zentzu perfektiboa. Adibide horretan agertzen den -TZEAREN perpausa ez da -TZEKO perpausaren baliokidea, eta ezin da bata bestearen ordez erabili. Lehenengo adibidean “gizarteriak hainbeste indar hartu izanaren” errua nork duen esaten da, Elizak, alegia; bigarrengoan, “Jainkoak gu bere haurtzat hartu izana” da zigilu izenaren osagarria. Ez batean ez bestean ezingo genuke -TZEKO forma erabili:
Horrenbestez, -TZEAREN perpaus izenlagunek bi balio izan ditzakete: batetik, -TZEKO perpausen parekoak izan litezke eta bestetik, esanahi perfektiboa izan dezakete (gertatu den zerbait aipatuta).
lanaren aipamena nola egin...