Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:6:3:6

Zehar-galderak

Honelako perpausak aztertuko dira atal honetan:

  • Ez dakite irabazitako diruarekin zer erosi. Asteburuetan jende asko joaten da zinemara
  • Bihar erabakiko dugu asteburuan zer egin.

Aditzoinak eta partizipioak forma ezberdina dutenean, Ekialdeko euskalkiak eta Mendebaldekoak ez datoz bat:

  • Zalantzan naiz noren alde bozka. (Ekialdekoa, aditzoina)
  • Zalantzan nago noren alde bozkatu. (Mendebaldekoa, partizipioa)

Zehar-galdera jokatugabeen aukera jokatuena baino murritzagoa da:

Jokatuak:

  • Ez dakit bazkaltzeko zer prestatu [prestatzen, prestatuko] duen.
  • Badakizu prestatu duen(-etz)?
  • Badakizu zer prestatu nahi/behar duen.

Jokatugabeak:

  • Ez dakit bazkaltzeko zer prestatu [*prestatzen, *prestatuko].
  • *Badakizu prestatu?
  • *Badakizu zer prestatu.

4 baldintza bete behar ditu zehar-galdera jokatugabeak:

  • Benetako galdera batekoa izatea, ez harridurazkoa:
  • Ez dakizu zer prestatu behar duzun! (nolakoa ona/txarra den prestatuko duzuna)
  • #Ez dakizu zer prestatu.
  • Ez dakizu zer prestatu behar duzun. (aukeratzeko zalantza)
  • Ez dakizu zer prestatu.

Modan dago ezkontzetan dantza egitea

  • Subjektuak erreferentziakide izan behar du, kontrolatua:
  • *Ez dakizu guk zer prestatu.
  • Galde-hitza eramatea, zati-galdera bati dagokiona (edo -tu ala ez erakoa izatea):
  • *Ez dakizu pasta prestatu.
  • Zentzu prospektiboa izatea:
  • *Ez dakizu atzo zer prestatu.

Zehar-galdera jokatugabeak “behar” erako jokatu modalizatuen sinonimoak dira nolabait:

  • Badakizu zer prestatu.
  • Badakizu zer prestatu behar duzun.
  • Atzo erabaki genuen nola dantzatu ezkontzan.
  • Atzo erabaki genuen nola dantzatu behar dugun ezkontzan.
ZER/NORENTZAT/NOREKIN/NOLA… partizipioa + behar + indikatibozko adizkia + -n

Horiek horrela, erabaki behar baten ingurukoak dira predikatu gobernatzaileak:

  • zalantzan egon, pentsatu…
  • eztabaidatu, adostu…
  • garbi/argi eduki…
  • jakin, ikasi, irakatsi-erakutsi…
  • erabaki
  • agindu, esan

Hona hemen egungo zenbait adibide:

Predikatu gobernatzailearen subjektua da, oro har, kontrolatzailea. Agindu/esan eta irakatsi/erakutsi aditz arazlea dira salbuespen nagusia, horietan eragilea delako subjektua eta datiboak ezartzen duelako kontrola:

  • Ikasi genuen nola dantza(tu) [+eragile (hura)] > hark irakatsi zigun nola dantza(tu)

Halakoetan erabaki behar baten ideia daukagula esaten dugu bi perpaus osagarri jokatugabe hauek ez direlako esanahiz berberak:

  • Ez daki erosten.
  • Ez daki zer erosi (behar duen).
  • Ikasi du dantzatzen.
  • Ikasi du nola dantzatu (behar duen).

Bigarren motako osagarri horiek ez dute jarduera bat adierazten, jarduera bati buruzko estrategia edo erabakien kudeaketari buruzko zerbait baizik (mota horretaz ari gara atal honetan guztian).

Partizipioa aurretik ager daiteke, galde-hitza bakarrik utzita: Argazkilaria

  • Bileran sartu nahi eta ez nekien nola [sartu], aspaldi hasia baitzen hizlaria hizketan.

Galde-hitz bat baino gehiago ere ager daitezke, bestelako zehar-galderetan bezala:

  • Non zer erosi jakin nahi baduzu, galdetu saltzaileari.

Galde-hitzik gabeko aldaera bat ere badago, -tu ala ez edo -tu ez -tu egiturakoa:

  • Anderrek erabakiko du argazki lehiaketan parte hartu ala ez.
  • Liburua erosi ez erosi zalantzan egon ginen hasieran.

Bestalde, antzeko osaera daukan arren, [galde-hitza + -TUKO] perpausa ez da osagarrien sailekoa:

  • Eskiatzaileak zain daude, elurra noiz iritsiko.

Halako egiturek galde-izenordaina duten erlatiboen antza dute: noiz iritsiko (den) zain. Batzuetan zain edo sinonimoa ezabatuta egoten da eta halakoetan moduzkoen itxura hartzen du: Hemen geldituko gara, zu noiz iritsiko.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Zehar-galderak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3