Denbora perpausak esaldi nagusiko aditz sintagman kokatzen dira, aditzaren osagarri adberbial gisa, eta adizkiekin (jokatuak nahiz jokatugabeak) eta postposizioekin osa daitezke.
Mendeko perpaus gehienetan bezala, menderagailuak erabiltzen dira denbora perpausak perpaus nagusiari lotzeko.
Formari dagokionez, denbora perpausetan ez dago batasunik. Adjunktu adberbialak dira denak, baina guztiek ez daukate egitura morfosintaktiko bera. Hauek dira denborazko perpausak osatzeko erabiltzen diren forma nagusiak:
Denbora adierazten duten perpausak asko diren arren, forma finkoa dutenak sartzu ditugu guk ‘denborazko perpausen’ multzoan, ez bestelakoak.
lanaren aipamena nola egin...