Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:7:2:1:1

Aurrekotasuna

Atal honen sarreran aipatu denez, aldi desberdintasuna adierazten duten denbora perpausetan perpaus nagusiko ekintza mendeko perpauseko ekintza baino lehenago gertatzen dela adieraz daiteke, eta horixe da hain zuzen ere aurrekotasuna. Ikusi hemen azpiataletako (1 eta 2) informazioa ere.

-tu baino lehen

Konparazioan erabiltzen dugun –tu baino lehen edo –tu aurretik, -tu aitzinetik, -tu aurrean, -tu aitzinetik, -tu aitzin gisakoak erabiltzen ditugu. Arruntean perpaus jokatugabeak dira, ia beti. Konparazio egitura horrek ematen dio erreferentzia perpaus nagusiko gertakariari:

  • Ingelesen okupazioa baino lehenago, lehoi hura harri urdinezkoa izan zela esaten zuten donostiar zaharrek. (Putzu, "Txillardegi")
  • pertsona naiz, alderdikidea baino lehenago.

Perpaus jokatuak, egitura hauetan, oso bakanak dira, nahiz badiren adibideak:

  • Bestela, urak lehorra jaten duen baino lehenago jango dizute asmoa. (35 kilo esperantza, Anna Gavalda / Jesus Mari Mendizabal)

Konparazio itxura hauetan ageri den lehen adberbioak –ago graduatzailea ezinbestekoa du. Berdin lehentxoago, lehenagoko eta lehenagotik adberbioekin ere. Migel Angel Mintegi Horrekin batera, beste hauek ere adierazten dute aurrekotasuna:

  • Berriz ere, hitz egin aurretik, gogoetan sartuta egon zen pixka batean. (Denak du bere prezioa, Mintegi, M. A.)
  • Txalo ere egin zuen erantzun aurretik. (Soinujolearen semea, Atxaga)

–tu aurrean edo –n aurrean itzuliek, ostera, ez dute lekukotasun gehiegi. Horien parean aise erabiliagoak dira –tu aitzin, -tu aitzinean, -tu aitzinetik:

  • Hirurogeiko hamarkadan sartu aitzinean, 1959an, Dalai Lamak alde egin behar izan zuen txinatarrek hartutako Tibetetik, han ere istilu handiak sortu ondoren. (XX. mendearen argi-itzalak, Salaburu, P.)
  • Fraide egin aitzinean, eta haur haurretik, saindu bat zen, eta nihork ez lezake erran ez phentsa nola eta zonbat denbora laburrez aintzinatu zen zeruko bidean. (Lehenagoko Eskualdunak zer ziren, Elizanburu, M.)
  • Jauna ene jabe da bere bidean hastetik, abiaduratik, deusere egin aitzinetik. (Biblia Saindua II, Duvoisin)
  • Ezpainek erran aitzinean, begiek urrunerat salhatzen:[…] (Buruchkak, Etchepare, J.)

-tu gabe, -tu orduko

Aurrekotasuna adieraz dezake batzuetan –tu gabe esapideak ere:

  • Esaten zaiona entzun gabe, hobe du isilik egotea.

Bestetik, -tu orduko ere erabiltzen da aurrekotasuna adierazteko:

  • Nahiz eta hartu, gaua etorri orduko eta oilategia itxi ondoren, lehen neurri bat, ez du esperantzarik hurrengo goizera arte aski izango denik. (Axenario, Jules Renard / Itziar Otegi)

Bietan …baino lehen adierazi nahi du.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Aurrekotasuna", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3