Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:7:2:1:1:1:2

-en aurrean

-en aurrean menderatzaileaz osatzen diren denbora perpausetan, mendeko perpauseko ekintza perpaus nagusikoaren aurretik gertatzen dela adierazten da. Bi aldaera nagusi ditu forma honek: -en aurrean menderatzailea bizkaieraz erabiltzen da nagusiki; -en aitzinean, berriz, Ekialdean. Horrez gain, -txo atzizki indargarriaz ere ager daiteke.

  • Irakaslea agur esatera zijoan aurrean, ikasleak oihuka hasi ziren.
  • Ez ezazu gehiegi irabiatu, azukrea egin diodan aitzinean.
  • Etorri zen aurretxoan hots egin zion amak.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "-en aurrean", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3