Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:7:2:1:1:2:1

-tu baino lehen

Menderatzaile hau erabiltzen denean, adizki jokatua isildu egiten da normalean, partizipio soila agerian utzita. Hala ere, adlatiboa ere erabil daiteke. Horrez gain, aditzondoen aldaerei dagokienez, lehen aditzondoaren lekuan, lehenago, lehentxoago, lehentxeago formak ere erabiltzen dira, ekintza erreferentzia puntua baino zertxobait lehenago kokatu nahi denean. Esan denez, -tu baino lehen menderatzaileak denbora balioa hartzen du askotan, baina bestelako adierak ere izan ditzake, baino nahiago konparaziozkoa, esaterako. Azkenik, perpauseko izen edo aditzondo batek denbora adiera duenean (gaua, bihar, Gabonak), postposizio sintagmak eratzeko ere erabiltzen da -tu baino lehen, izenak edo aditzondoak ematen baitu denboraren erreferentzia; eta orobat izenlagun gisa, -ko atzizkia erantsiz. Gaua

  • Mikel esnatu baino lehen egin nahi ditut etxeko lanak. (partizipioa)
  • Arrantzaleak portura baino lehen iritsi dira merkatuko saltzaileak. (adlatiboa)
  • Zurekin ezkondu baino, lehenago hil. (konparaziozkoa)
  • Zezena ikusi eta tximista baino lehenago etorri zen korrika. (konparaziozkoa)
  • Gaua baino lehen amaitu behar dugu lana. (postposizio sintagma)
  • Horiek ni ezkondu baino lehenagoko kontuak dira. (izenlaguna)
  • Adibide klasikoak:
  • Gaurko adibideak:
    • Gure bistatik desagertu baino lehen, atzealdeko leihora zutiturik Marilin zakurtxo toaila-puskatzailea ikusi ahal izan genuen. (Euliak ez dira argazkietan azaltzen, Iturralde, J. M.)
    • Lehendabiziko aulkira iritsi baino lehen gelditu behar izan zuen, Urgull gibeleko eskola-umeei, bultzako ote zuten beldurrez, bidea uzteko. (Gorde nazazu lurpean, Saizarbitoria, R.)
    • Oheratu baino lehen, eri artean bihikatu etxe-gasna xerra fin baten irenstea, ogi poxi batez lagundurik, ohitura sakratua bilakatua zitzaidan. (% 100 basque, Borda, I.)
    • Hori gertatzen zaidanean, gauza horiek egiten hasi nahi duena mugitu baino lehen jaiki beharra izaten dut, eta ardo botila on bat irekitzen dut, nire baitako beste horri aurrea hartuz. (Gauza txikien liburua, Aristi, P.)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "-tu baino lehen", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3