Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:7:2:1:1:2:2

Hau dokumentuaren bertsio zahar bat da!


-tu aurretik, -tu aitzinean

Menderatzaile honek hainbat aldaera ditu: aurretixe, aurretxotik, aurretxoan, aurrez, eta perpaus nagusiko ekintza noiz gertatu den adierazten du. Mendeko perpauseko adizkia partizipioa nahiz adlatiboa izan daiteke, eta horrez gain, -tzeko forma ere erabil daiteke aurrean aditzondoarekin. Azkenik, izenlagun ere bihur daitezke perpaus hauek, -ko atzizkia erantsita.

  • Uretara aurretik jan ezazu ogitartekoa. (adlatiboa)
  • Eskolara joan aurretik etxeko lanak egin ditu. (partizipioa)
  • Etxera igotzeko aurrean okindegian sartu zen.
  • Lana irakurri aurretiko urduritasunak hartu zuen ikaslea.

-tu aitzinean/aitzinetik menderatzaileak ekialdeko euskalkietan erabiltzen dira batez ere, eta aurretik partizipioa hartzen du gehienetan, ez horrenbestetan aditzoina. Bestetik, -tzerako forma ere har dezake, baina oso gutxi erabiltzen da. Aditzondoari dagokionez, aintzin, aitzinexean, aitzinttoan eta aitzinetik formak ere erabiltzen dira. Ezkontza

  • Ezkondu aitzinean erditu zen Ane.
  • Emanaldia hasi aitzinean urduri zegoen aktorea.
  • Aita etortzerako aitzinean egin behar ditugu etxeko lan denak.
  • Gaurko adibideak:
    • Ate haren beste aldera egin aurretik jakin nuen ospitalean ginela. (Jimenez, E., Sukar ustelaren urtea, 315. or.)
    • Kapitainarekin mintzatzen da deus egin aitzin, eta Cartierrek ebatzia bete dadila du soilik buruan. (Montoia, X., Elektrika, 103. or.)
    • Badaezpada, gai hauei heldu aurretik, beste tximinia bat kokatu dut buruan. (Atxaga, Lekuak, 62. or.)
    • Ezkondu aurretik ezkongaiak ez dira elkarrekin ibiltzen. (Garate, G., India harrigarria, 2001, 80. or.)
    • Etorkizun zutenak nekez beldurtzen zuen Big Lannie; beldur-izpirik ez zuen ageri, hasieran, eta gero iratzartzerakoan baino ez zitzaion lerratzen beldurra, artean gauak aldagaitz irauten baitzuen egunsentia urratu aitzinean. (Larrañaga M. (Parker D.), Hona hemen gu biok, 260. or.)
    • “Hori oso larria da”, esan zuen nagusiak; lo nengoen gelara etorri zitzaidan, eta, ni esnatu aurretik, gorputz osoan ikur magiko eta miresgarriak ipini zizkidan. (Olaizola J.M. “Txiliku”, Bizitza eredugarriak, 120. or.)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "-tu aurretik, -tu aitzinean", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3