Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:7:2:1:1:2:3

-tu gabe

Forma hau ekialdeko euskalkietan erabiltzen da denboraren aurrekotasun balioarekin. Partizipioaren gainean eraikitzen da, eta batzuetan aditza isilpean gera daiteke. Aditzondoan gaberik aldaera ere erabiltzen da. Bestalde, aditza isilpean ere utz daiteke, baina halako egitura duten perpaus askotan, denbora esanahia duten izen eta aditzondoekin postposizio sintagmak eratzen dira -tu gabe menderatzailearekin.

  • Gu etxeratu gabe iritsi zen aita. (=gu etxeratu aurretik)
  • Atzo, argia gaberik jaiki ginen.
  • Gaua gabe etxeratu zaitez mesedez. (izan aditza isilpean)
  • Eguerdia gabe iritsiko gara etxera. (postposizio sintagma)

Lotan

  • Gaurko adibideak:
    • Ikuskari hau ez da beteko, epea burutu arte, baina badoa helbururantz, ez du huts egingo. Luzatzen bada, zuk itxaron, iritsiko baita, berandu gabe iritsi ere. (Elizen arteko biblia, Askoren artean)
    • Berandu gabe itsatsi zitzaion elurra belarrari, baita bideetako asfaltoari ere. (Ipuin batean bezala, Irigoien, J. M.)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "-tu gabe", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3