Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:7:2:1:1:2:4

-tzerako, -tu orduko

Bi menderatzaile hauekin aldiberekotasun estuaz gain, aurrekotasuna ere adieraz daiteke; horrenbestez, mendeko perpauseko ekintza eta perpaus nagusikoa aldi berean gertatzen direla, eta perpaus nagusikoa mendekoaren ostean gertatzen dela eman daiteke aditzera. Aurretik adlatiboko forma daramala ere ager daiteke aurrekotasuna adierazteko.

  • Esnatu nazazu lanera joan orduko. (aldiberekotasun estua)
  • Lanean hasterako, kafea hartu zuen nagusiak. (aurrekotasuna)
  • Eskola amaitzerako, etxeko lan guztiak prest izan nahi ditut. (aurrekotasuna)
  • Lotara orduko, beti irakurtzen zuen pixka bat. (aurrekotasuna

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "-tzerako, -tu orduko", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3