Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:7:2:1:2:1:1

-en ondoan

Autobusa

-en ondoan menderatzailea aspektu burutua duten adizkiekin erabiltzen da nagusiki, orainaldian nahiz iraganean, ondokotasuna adierazteko. Aditz nagusia geroari baldin badagokio, berriz, mendeko aditza aspektu burutuan nahiz subjuntiboan eman daiteke. Eta orobat, -ke- morfemarekin. Aldaerei dagokienez, hegoaldean -en ondore(a)n erabiltzen da gehienetan.

  • Autobusa iragan zen ondoan, ama etxera joan zen.
  • Udako barnetegian izan den ondoan, ongi mintzatuko da euskaraz.
  • Ni etorri nadin ondoan, zuekin elkartuko naiz jolastokian.
  • Ikusi duketen ondoan zer gertatu den, ohartuko dira egoeraren larriaz.
  • Hobe da testua irakasleak ikusi duen ondoren zuzentzea.
  • Egun gutxi erabiltzen da formula hau:
    • PalestinarrekYasser Arafat zenaren egiazko eritasunaz dudak baitzituzten, ez ote zutena Juduek pozoindatua, hiltze horren paper garbiak galdatzen zituzten frantses medikueri, Parisen zendu den ondoan. (“Herriak eta gizonak”, Herria)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "-en ondoan", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3