Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:7:2:1:2:1:1

Hau dokumentuaren bertsio zahar bat da!


-en ondoan

Autobusa

-en ondoan menderatzailea aspektu burutua duten adizkiekin erabiltzen da nagusiki, orainaldian nahiz iraganean, ondokotasuna adierazteko. Aditz nagusia geroari baldin badagokio, berriz, mendeko aditza aspektu burutuan nahiz subjuntiboan eman daiteke. Eta orobat, -ke- morfemarekin. Aldaerei dagokienez, hegoaldean -en ondore(a)n erabiltzen da gehienetan.

  • Autobusa iragan zen ondoan, ama etxera joan zen.
  • Udako barnetegian izan den ondoan, ongi mintzatuko da euskaraz.
  • Ni etorri nadin ondoan, zuekin elkartuko naiz jolastokian.
  • Ikusi duketen ondoan zer gertatu den, ohartuko dira egoeraren larriaz.
  • Hobe da testua irakasleak ikusi duen ondoren zuzentzea.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "-en ondoan", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3