Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:7:2:1:2:1:2

-en ostean

ostean postposizioaz osaturiko -en ostean menderatzailea ere erabiltzen da perpaus nagusiko ekintza mendeko perpauseko ekintzaren ondoren gertatu dela adierazteko. Ez da oso ohikoa adizki jokatuekin, normalean partizipioarekin joan ohi da (ikusi ostean).

  • Aitak eskolara eraman zuen ostean, haurra lagunekin elkartu zen ikasgelan.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "-en ostean", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3