Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:7:2:1:2:2:1

-tu eta

-tu eta berehala formarekin bezala, -tu eta formarekin ere juntadurazko perpausak nahiz mendekotasunezkoak sor daitezke. Juntadura perpausetan, eta juntagailu arrunta da, eta bi ekintza elkartzen ditu. Mendeko perpausetan, berriz, eta partizipioari lotuta dago, menderatzailearen osagaia da (halakoetan marratxoa jar daiteke bi formak bereizteko). Bigarren forma hori aztertuko da atal honetan.

Kalea

  • Lanak amaitu, eta kalera atera gara. (perpaus elkartua)
  • Lanak amaitu eta, kalera atera gara. (mendeko perpausa)

Denboraz gain, ordea, -tu eta menderatzaileaz baldintza, modua eta azalpena ere adieraz daitezke.

  • Ahal izan eta, berak ekarriko zituen autoz. (baldintza)
  • Mantso egin eta, ondo aterako da dena. (modua)
  • Bere ahalegina ikusita, lana gainditutzat eman zion irakasleak. (azalpena)

Adibidetegia

  • Adibide klasikoak:
  • Gaurko adibideak:
    • Bi berriemaileak elkarrekin solastatzera behartuak sentitu ziren dantzaldian, Kissoff jenerala joan eta pixka batera; eta besteak zekienaz sotilki jabetu nahian ekin zioten solasari. ( Mikel Strogoff, Jules Verne / K. Zabala)
    • Santoñara iritsi eta udaletxera jo zuen Dupuyk. (Errotarria, Urain J.)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "-tu eta", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3