Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:7:2:1:2:2:2

-tu eta gero

Forma honekin ere juntadurazko eta mendekotasunezko perpausak osa daitezke, guk baina, mendekotasunezkoa aztertuko da atal honetan. -tu eta gero menderatzailearekin, adizki nagusia partizipioan joan ohi da, eta -ko atzizkia erantsiz izenlagun bihurtuta ere erabili ohi da. Aditzondoan, berriz, geroxe, geroago, gerotxoago, geroz eta gerora formak ager daitezke. Denbora balio horrez gain, kausa edo azalpena ere adieraz dezake menderatzaile honek.

  • Lanak amaitu eta gero, kalera aterako gara.
  • Unea pasata geroko larritasunak ez du ezertarako balio.
  • Jostailua hautsi eta gero, lotsatu xamar zegoen mutila. (kausa)

Adibidetegia

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "-tu eta gero", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3