Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:7:2:1:2:2:4

-tutakoan

-tutakoan menderagailuak ere, besteak beste, denbora adierazten du, eta zehazki, ondokotasuna; hau da, perpaus nagusiko ekintza mendeko perpauseko ekintzaren ostean gertatzen dela. Testuinguru askotan, forma honek sarritan hartzen du behin aditzondoa aurretik, indargarri. Hori guztia gorabehera, kausa, baldintza eta kontzesioa ere adieraz ditzake.

  • Behin ezkondutakoan joango gara elkarrekin bizitzera.
  • Antzina horrenbeste zoritxar ikusterakoan, Mirenek ezin du orain irribarrerik egin. (kausa)
  • Lana gogoz egindakoan, errazago gauzatzen da. (baldintza)
  • Mikelek ez zituen ariketak egin, baina egindakoan ere, ez zituen ondo egingo. (egin arren, kontzesioa)

Adibidetegia

  • Adibide klasikoak:
  • Gaurko adibideak:
    • Kantua amaitutakoan paper batean hitzak idatzi dizkit. (Europako mugetan barrena, Jimenez, E.)
    • Lana amaitutakoan, Ritaren bila joan nintzen parkera ilundu baino lehen. (Arrainak ura baino, Etxeberria, H.)
    • Egur egokirik aurkituz gero, eta Jonek kontrakorik esaten ez badu, ilundutakoan sua piztu ahal izango dute. (Bizia lo, Muñoz, J.)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "-tutakoan", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3