Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:7:2:1:2:2:6

-tu(a)z

-tu partizipioari -z atzizkia erantsiz sortzen da -tu(a)z forma, eta atal honetan ikusten ari garenez, ondoz ondo gertatzen diren ekintzen berri emateko erabiltzen da. Horrenbestez, beheko adibidean, perpaus nagusiko ekintza mendeko perpauseko ekintza gertatu ostean jazo dela ematen da aditzera.

  • Etxekoak agurtuz, herritik alde egin zuen.

Adibidetegia

  • Adibide klasikoak:
    • Martin, Gotzon eta Rekete ateratzekoan atea itxiaz Izaskun dagon aldera biurtzen da. (Lurrikara, Labayen)
  • Gaurko adibideak:
    • Baina, inbasioa hasi zelarik, Irkutskera biltzeko agindua eman zieten, eta, beren herriak utziaz, hara jo zuten agindua beterik. ( Mikel Strogoff, Jules Verne / K. Zabala)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "-tu(a)z", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3