Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:7:2:2:1:2:5

-tzeari, -tzerat

-tzeari, -tzerat formak ere erabiltzen dira denbora adierazteko, baina ez dira ohikoenak. Halakoetan, mendeko perpauseko ekintzak adierazten duen denbora tartean gertatzen da perpaus nagusiko ekintza. -tzerat forma Ekialdeko euskalkietan erabiltzen da batez ere.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "-tzeari, -tzerat", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3