Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:7:2:2:1:2:6

-tu(k)eran

Aditzei dagozkien argumentuak hartuta, -tukeran formaz osaturiko sintagmek -tzean formaren antzeko erabilera dute denborazko perpausak sortzeko, eta zehazki, une berean gertatzen diren bi ekintza adierazteko. Forma hau mendebaldean erabiltzen dira batez ere.

  • Antzokitik urtekeran zure zain egongo naiz atean.

Adibidetegia

  • Adibide klasikoak:
    • Mutikotxuak barre egingo eben eskolatik urtekeran, eta Nikanor-en ibillera barriak euren adimenak erdi ulerturik izango zituan. (Batetik bestera, Erkiaga)
    • Zantzo andi bat atera eban bere eztarri sendotik Gatikako sakristauak andik urteeran. (Latsibi, Azkue, R. M.)
    • Ez zan egun bi edo iruko trumoia guk erritik urteeran ikusi genduana, negu baltz luzearen asierea zan, bada negua bere gogortada guztiakaz iausi da Mendiola eta Euskal-Erri guztiaren gaiñean. (Auñamendiko Lorea, Aguirre, D.)
  • Gaurko adibideak:
    • Laugarrena amaitukeran, erne irakurriz gero, jakingo duzu, Gara-ren irakurle, zein herritan idazten duen Sebastianek. (Errua eta maitasuna, Zapiain, M.)
    • Rufinok etorkeran bertan antza emoten eutsan halakoari eta esaten eban: “Hi trankil. (Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak, Amuriza, X.)
    • Urteeran, mikelete piketeak armak aurkeztu zituen errege-martxa jotzen zen bitartean eta sei zaldik tiraturiko kotxe girotuan sartu zuten katabuta. (Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri, Izagirre, K.)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "-tu(k)eran", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3