Erabiltzaile Tresnak


morf:5:20:7:2:2:2

Aldiberekotasun errepikatua

Errepikatzea eta ohikotasuna azpimarratzeko badira berariaz erabiltzen ditugun zenbait esapide, orain arte aipatutakoez gain. Batez ere –(e)n guztietan / gehienetan / orotan bezalakoak dira horiek:

  • Baliteke batzuetan gazteok gutxi mobilizatzea, baina mobilizatzen garenetan ere ez da ikusten. (Berria)
  • Egoera bat osatzen duten baldintza guztiak errepikatuko diren guztietan, entitate berberak sortuko dira. (Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa, Ferdinand de Saussure / Isabel Arrigain)
  • Bestela izan da orduz geroztik: zeharka begiratzen diogu elkarri, gurutzatzen garen orotan. (Gezurrak, gezurrak, gezurrak, Zaldua I.)

Ethica Zenbaitetan bakoitzean, aldi bakoitzean, adiero… gisakoak erabiltzen dira:

  • Gure aitak, Lola aipatzen zuten bakoitzean, hagitz polita zela esaten zuen berehala. (Gure etxeko kontuak, Natalia Ginzburg / Fernando Rey)

Azkeneko hau partizipioarekin bakarrik ere erabiltzen da, baina askoz ere gutxiago:

  • Eta haren amak bera ikusi bakoitzean, zer, ez dago nobedaderik? galdetzen zion. (Eguzkipekoak Sastre, P.)
  • ENIAC izeneko tresna hau pizten zuten aldi bakoitzean […] jende guztiak bazuen haren berri. (XX. mendearen argi-itzalak, Salaburu, P.)
  • Hortik dator giza Izpirituak, Naturaren ordena arruntetik abiatuz gauzak hautematen dituen aldioro, ez duela ez bere buruaren ez bere Gorputzaren ez kanpoko gorputzen ezagutza egokirik izaten. ( Etika, Spinoza / Xarriton, P.)

Horiek gzutiek noiz galderari erantzuten diote, jakina.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Aldiberekotasun errepikatua", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3